BABESLEDUN EDUKIA

Iurreta eta Aguraingo jaien txanda iritsi da irailaren amaierarekin batera

Uda atzean geratu den honetan, oraindik badira jaiak ospatzeke dituzten herriak. Iurretan, esaterako, San Migel bezperan ekin diote egitarauari Doniel-Atxa edo enborraren zutitzearekin, eta Agurainen larunbatean botako dute txupinazoa. Arabako herri honetan sanjuanetan egin zuten makalaren igoera.

Antzinako ohiturari jarraituz, Iurretako gazteek Doniel Atxa edo makal-enborra jaso dute ostegun honetan herriko jaiei hasiera emateko.
Antzinako ohiturari jarraituz, Iurretako gazteek Doniel Atxa edo makal-enborra jaso dute ostegun honetan herriko jaiei hasiera emateko. (Monika DEL VALLE | FOKU)

Iurretako jai egitaraua pasa den asteburuan abiatu bazen ere, jaien hasiera ofiziala San Migel bezperan (osteguna 28) egin dute gazte eta jubilatuen bazkariekin eta ohiturazko Doniel-Atxa edo makal-enborraren zutitzearekin. Uzta ona eskatzeko egiten den antzinako erritu hau oso zabaldua egon zen garai batean Euskal Herria osoan, baina gaur egun Gipuzkoako Debagoienan, Nafarroako Sakanan, Bizkaiko Atxondon eta Arabako Lautadan bakarrik gordetzen da. Ia guztietan sanjuanetan ospatu ohi dute, baina Iurretan sanmigeletan egiten da.

Asteburua, beraz, ekitaldiz beteta izango dute Iurretan eta ostiralean (irailak 29) dantza, musika eta bertsoei eskainitako eguna izango da. Alde batetik, Gorulari dantzaren 50. urteurrena ospatuko dute hainbat ekitaldirekin; bestetik, musika arloan kantu kantari, mariatxiak eta Oxabi erromeria izango dira; eta gauean bertso saioa dago iragarrita Iturriaga, Lujanbio, Arzallus, Ibarzabal, Illarregi eta Amurizarekin.

Larunbatean (irailak 30) mozorro eguna ospatuko dute eta kalejira izango da trikitilariak alaiturik, bazkari herrikoa ospatu aurretik. Arratsaldez, Zutik elektrotxaranga, Lekittoko deabruak eta Luhartz taldearen erromeria izango dira.

Igandean, azkenik (urriak 1), nekazaritza eta artisautza azokari eskainitako eguna izango da, baina horrekin batera ez dira faltako dantzarien emanaldiak, igel eta briska txapelketak, herri afaria, erromeria eta, jaiei amaiera emateko, ohiturazko bertsoak.

Iurretako erakunde laguntzailea: Iurretako udala.

Gastronomiak eta artisautzak toki berezia izango dute Aguraingo astearteko azokan. (Jaizki FONTANEDA | FOKU)


Agurainen, bi asteburu
Agurainen larunbatean (irailak 30) botako dute jai hasierako txupinazoa, eta herriko elkarte eta kuadrillen partaidetzarekin osatu duten egitaraua urriaren 8ra arte luzatuko da.

Izan ere, Aguraingo jaien ezaugarri nagusiena blusa eta nesken kuadrillek euren txarangekin jartzen duten giroa da. Horregatik Udalak bere esker ona adierazi nahi izan die. Bestetik, herriko altxorrik handienetakoa euskara dela ere nabarmendu du, horregatik jaietan ere euskarak lehentasunezko lekua izan behar duela aldarrikatu du.

Jaietako beste ezaugarri bat XIV. mendetik urtez urte ospatzen den ganadu azoka da, Euskal Herriko azokarik zaharrenetakoa. Aurten 628. ediziora iritsiko den azokan Euskal Herriko mendiko zaldiaren arrazaren eta herrialdeko artzain gaztaren lehiaketak izango dira, baita behi, txerri, ahuntz eta ardi azienden erakusketka ere. Nekazaritzako makineria eta artisautza erakusketa eta salmentak ere ez dira faltako.

Udalak gonbitea luzatu die «Aguraingo eta Ergoienetako pertsona guztiei, bai eta gure udalerritik kanpo gure jaiak askatasunez topera bizitzera hurbildu nahi dutenei ere, beti ere errespetuz eta tolerantziaz».

Beraz, jaien hasiera larunbatean izango da (irailak 30). Eguerdian txosnagunearen inaugurazioa egingo dute eta ondoren gazte bazkaria toki berean. Arratsaldean, omenaldia eskainiko zaio Lope de Larrea ikastolari bere 50. urteurrenean eta ondoren txupinazoa botako dute. Gauean, danborrada, zezensuzkoa eta kontzertuak izango dira.

Igandean (urriak 1) dianak, haur jolasak, meza nagusia eta vermouth dantzaldia zaingo dira goizez; arratsaldez, karaokea, batukada, jokoak, dantzaldia eta eta herri parrilada; eta gauez, kontzertuak, dantzaldia eta DJ emanaldia.

Egitarauak astelehenan jarraituko du (urriak 2) eta, astearteko azokaren ondoren, datorren ostiralean ekingo zaie berriro jaietako ekitaldiei, igandean (urriak 8) sardinaren ehorzketarekin amaitzeko.

Aguraingo erakunde eta establezimendu laguntzaileak: Aguraingo Udala, Kilkenny taberna, Aguraingo Herriko Taberna, Otxoa Taberna.