LEHENENGO ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
600 g txahalki xerra, baratxuri ale bat, tipula bat, 100 g boniato, 200 g mahats zuri, zatitxo bat txokolate, 50 ml mahats zuku, 200 ml ur, olioa, gatza.
Zailtasuna 2
1. Txikitutako tipula eta baratxuria olio pixka batekin erregosi.
2. Zukua, txokolatea eta ura gehitu eta 3 minutuz egosi. Irabiagailuarekin nahasi eta txanotik pasatu.
3. Haragia tiratan moztu. Mahatsa zuritu eta haziak kendu.
4. Wok batean haragia olio zurrusta batekin arin erregosi eta atera.
5. Zartagin bertan mahatsak arin erregosi.
6. Saltsa gehitu eta 2 minutuz egosi. Haragia gehitu eta nahastu.
7. Boniatoa zuritu eta zerrenda finetan moztu. Olioarekin frijitu.
Plateretan haragia jarri eta boniato zerrendekin apaindu.
BIGARREN ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
600 g txahalki xerra, olioa, gatza. Saltsa: tipulina bat, 150 g mahats zuri, 50 ml ardo gozo, 250 ml ur.
Zailtasuna 2
1. Moztutako tipulina olio pixka batekin erregosi.
2. Mahatsak, ardoa eta ura gehitu eta 10 minutuz egosi. Irabiagailuareki nahasi eta txanotik pasatu.
3. Zartagin handi batean edo wok batean moztutako haragia olioarekin pixka bat arin erregosi.
4. Saltsa gehitu eta minutu batez arin erregosi.
Arin erregositako kinoa mahatsarekin lagundu.