Amagoia Bilbao

Txerri entsaladak

GETTY IMAGES
GETTY IMAGES (GETTY IMAGES)

LEHENENGO ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
Uraza, 300 g txerri solomo, 150 g anana, 200 g azenario, 100 g arto gozo, 50 g sesamo hazi. Saltsa: 7 koilarakada olio, 2 koilarakada ozpin, 3 koilarakada yogur, gatza.

Zailtasuna                   2            

1. Uraza garbitu, ondo xukatu eta zatitu.
2. Azenarioa zuritu eta birrindu.
3. Anana dado txikitan moztu.
4. Solomoa tiratan moztu.  Zar-tagin batean olio zurrusta batekin arin erregosi. Gatza bota.
Plateretan uraza eta beste osa-garriak jarri. Gainetik irabiatutako saltsa bota.

BIGARREN ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
Uraza, 150 g tomate, aguakate bat, 300 g txerri solomo, 50 g kuia hazi, 20 g tipula frijitu, 2 ogi xerra. Saltsa: 10 koilarakada olio, 3 koilarakada ozpin, koilarakadatxo bat ziape, gatza.

Zailtasuna                       2

1. Ogia dadotan moztu. Zartagin baten olio beroarekin frijitu. Paper baten gainera atera.
2. Haziak gorritu, su oso eztitan.
3. Uraza garbitu, ondo xukatu eta zatitu.
4. Tometea zuritu eta dadotan moztu.
5. Aguakatea zerrendatan moztu.
6. Solomoa tiratan moztu.  Zar-tagin batean olio zurrusta batekin arin erregosi. Gatza bota.
7. Plateretan uraza eta beste osa-garriak jarri.
8. Saltsaren osagaiak irabiatu eta entsaladen gainetik bota.