Ordizia Txapeldun gazta lehiaketa ospatu da gaur Gipuzkoako herri honetako asteazkeneroko azokaren altzoan eta bertan Lekarozko Kortaria gaztandegiko Julen Arburua izan da irabazlea 8,93 punturekin, A letradun gazta txuriarekin.
Bigarren eta hirugarren sariak Segurako Ondarre gaztandegiko Eneko Goiburuk eskuratu ditu, D eta I letrako gazta ketuekin, 8,70 eta 8,47 punturekin, hurrenez hurren.
Hirugarren urtez jarraian irabazi du Arburuak gazta lehiaketa hau.
Gaurko txapelketan, Euskal Jaietako Ardi Latxaren esnearekin egindako gazta lehiaketaren azken hamar urteetako (2014tik 2023ra) irabazleak lehiatu dira. Ekitaldia Ordiziako Udalak antolatzen du Idiazabal Gaztaren kofradiaren lankidetzarekin, Idiazabal Jatorri izendapenaren laguntzaz.
Hauek dira gaur lehiatu diren azken hamar urteotako irabazleak: Karmele Murua, Segurako Ondarre gaztandegikoa (2014); Jon Etxebarria, Zeanuriko Ipiñaburu gaztandegikoa (2015); Joseba Insausti, Ordiziako Otatza gaztandegikoa (2016); Jose Luis Odriozola, Aiako Agerre-Buru gaztandegikoa (2017); Julen Arburua, Lekarozko Kortaria gaztandegikoa (2018 eta 2019); Patxi Lopez de Uralde, Larreako Larrako Gazta gaztandegikoa (2020); Eneko Goiburu, Segurako Ondarre gaztandegikoa (2021 eta 2023) eta Eli Gorrotxategi, Ilarduiako La Leze gaztandegikoa (2022).
Hiru gazta hoberenek diru-saria jaso dute: 300 euro irabazleak, 200 bigarrenak eta ehun hirugarrenak. Hamarretik zazpiko puntuazioa gainditzen denean, urrezko, zilarrezko eta brontzezko dominak eskuratu dituzte, eta horrez gain, Arburuak 8,5 puntu baino gehiago eskuratu dituenez, urrezko gazta ere eskuratu du.
![Captura_de_pantalla_2024-07-11_a_las_10.46.55](/media/asset_publics/resources/001/135/347/article_thumb_horizontal/Captura_de_Pantalla_2024-07-11_a_las_10.46.55.png)
Speed, el tiktoker con 28 millones de seguidores «corneado» por la Policía Foral en la Plaza
![Indurain-villavesa2](/media/asset_publics/resources/001/136/510/article_thumb_horizontal/indurain-villavesa2.jpg)
Casi todos los incidentes imaginables se suceden en un encierro de la villavesa lento e irreal
![Bestak-garbiketa](/media/asset_publics/resources/001/136/867/article_thumb_horizontal/bestak-garbiketa.jpg)
Dos bestazales violentamente atacadas por defender a un hombre de una agresión
![Ballena-bahamonde](/media/asset_publics/resources/001/136/878/article_thumb_horizontal/ballena-bahamonde.jpg)
Hallan el cadáver de la que podría ser la ballena más rara del mundo en Nueva Zelanda
![Keyframemugu](/media/asset_publics/resources/001/138/892/article_thumb_horizontal/keyframemugu.jpg)