LEHENENGO ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
4 amuarrain, tipula bat, piper berde bat, pipermorro bat, 350 g patata, olioa, ardo zuria, gatza.
Zailtasuna 2
1. Amuarrainak garbitu eta xerrak atera. Hezurrak kendu eta xerra bakoitza erditik moztu.
2. Zerrendatan moztutako tipula olio pixka batekin erregosi.
3. Tiratan moztutako piperrak gehitu eta erregosi.
4. Patatak ur eta gatzarekin 20 minutuz egosi. Xukatu, zuritu eta xerratan moztu.
5. Azpil bat olioz igurtzi. Hurrenez hurren amuarrain zati, barazkiak, patata eta amuarrain xerra jarri. Ardo pixaka bat bota.
6. Labe beroan sartu, 200 gradutan, 10-12 minutuz.
BIGARREN ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
4 amuarrain, kuiatxo bat, 4 xerra urdaiazpiko ondu, 350 g patata, 2 baratxuri ale, perrexila, olioa, gatza.
Zailtasuna 2
1. Amuarrainak garbitu eta xerrak atera. Hezurrak kendu.
2. Patatak zuritu eta xerratan moztu. Oliorekin frijitu, bigundu arte.
3. Kuiatxoa zuritu eta tiratan moztu. Oliorekin arin erregosi.
4. Azpil batean patatak jarri. Gainean hurrenez hurren amuarrain kuiatxoa, urdaiazpikoa eta amuarrain xerra jarri.
5. Baratxuriak eta perrexila 75 ml oliorekin irabiagailuarekin nahasi. Arrainaren gainetik bota.
6. Labe beroan sartu, 200 gradutan, 10-12 minutuz.