Madrilgo Unibertsitate Konplutenseak (UCM) egindako eta GESNO-COVID proiektuaren parte den ikerketa batek (Gregorio Marañon Unibertsitate Ospitale Orokorra buru duena) frogatu du antigorputzak transplazentarioki transferitu direla haurdunaldian Covid-19 gaitza pasatu zuten ametatik jaioberrietara, kasuen %86,3an hala izan zela egiaztatzen du ikerketak.
Ikerketa ‘BMC Pregnancy and Childbirth’ aldizkarian argitaratu zen, eta 51 ama-ume bikoterekin egin zen ikerketa, 2020ko apiriletik 2021eko martxora arteko jaiotzak hartu dira kontutan. Ordurako, ama bakar batek ere ez zuen SARS-COV-2aren aurkako txertoa jaso, eta, beraz, antigorputzak haurdunaldian gaixotasuna hartzearen ondorio ziren. Era berean, azterketan zehar ez da haurrik diagnostikatu Covid-arekin, antigorputzak amaren plazentatik zetozela ziurtatu da horrela.
Azterlanak erakusten du amaren COVIDaren aurkako antigorputzen ekoizpenak jaioberria babesten duela, antigorputzen pasabideen bidez. «Emakumeak txertoaren bidez antigorputzak modu seguruagoan baditu, horiek jaioberriari transferituko zaizkio eta, beraz, infekzioaren aurrean babestuta egongo da», nabarmendu du Maria Luisa Navarrok, UCMko Osasun Publikoaren eta Ama-Haurren Departamentuko ikertzaileak.
Ondorengo ikerketetan txartoa jasotzeko lehentasuna nork duen aztertu da, eta aipaturiko estrategiaren segurtasunagatik gaur egun, txertoa jasotzeko lehentasuna haurdun daudenek dutela ondoorioztatu da, babes bikoitza lortzen baita horrela, berea eta jaioberriarena.
Denbora igaro ahala, antigorputzek behera
Ikerketan ikusi da, erditzeko momentuan haurrak dituen antigorputzak lotuta daudela amak dituen antigorputz kopuruarekin. Denbora igaro ahala, gutxitu egiten dira antigorputz hauek; erditu eta bi hilabetera jaioberrien %66,7ak serologia positiboa zuen, eta sei hilabetera, aldiz, %13,7ak soilik.
Bestalde, babes-efektu hori ez da ikusi erditzearen unean infekzio arina duten amen haurretan. Jaioberri horiek ez zuten antigorputzik izan, oraindik ez baitziren beren ametan garatu.
«Haurdun dagoen emakumearengan Covidak sortutako larritasunaren baitan beharrezkoa da haurdun dagoen emakumeak SARS-CoV-2ren aurkako txertoa hartzea, baita gripea eta kukutxeztula bezalako beste gaixotasun batzuen aurkako txertoa hartzea ere. SARS-CoV-2 infekzioaren kasuan, amaren immunizazioak jaioberria babestuko du bizitzako lehen hilabeteetan», ondorioztatu du Navarrok.