Amagoia Bilbao

Txahal zankarrez betetako aza

Osagaiak 4 lagunentzat
8 aza hosto, gatza. Betegarria: 400g txahal zankar, tipula bat, porru bat, olioa, gatza. Hummusa: 100 g garbantzu egosi,  limoia, kuminoa, gatza. Saltsa: tipula bat, 2 baratxuri ale, sagar bat, 600 g tomate heldu, olioa, gatza. Purea: 150 g boniato, 100 g patata, 100 g kuia.

Zailtasuna                           3

Eltze batean ur ugari eta gatza irakiten jarri. Aza hostoak sartu eta 10 minutuz egosi. Ur hotzetan freskatu, eta xukatu.
Betegarria:
1. Presio-eltze batean haragia barazkiekin eta urarekin 40 minutuz egosi. Atera eta txikitu.
2. Haragia saltsa eta salda pixka batekin berotu.
Saltsa:
1. Zerrendatan moztutako tipula,  sagarra eta baratxuria olio pixka batekin erregosi, su eztitan.
2. Tomateak garbitu eta zatitu. Barazkiekin batera jarri eta 30 minutuz erregosi. Gatza bota.
3. Irabiagailuarekin nahasi eta txanotik pasatu.
Hummusa:
Ontzi batean osagai guztiak jarri eta irabiagailuarekin nahasi. Behar adina gatz eta kumino bota.
Purea:
1. Barazkiak zuritu eta zatitu.
2. Ur pixka batekin 15 minutuz egosi. Irabiagailuarekin nahasi eta gatza bota.
Bukatzeko:
1. Haragia aza hostoen erdian jarri eta bildu.
2. Lurrun-ontzi batean berotu.
Plateretan saltsa jarri eta gainean purea eta aza. Hummusarekin apaindu.