LEHENENGO ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
200 g cous-cous integral, granada bat, 120 g urdaiazpiko egosi, 30 g mahaspasa, tipula gorri laurdena, 100 g piper gorri. Saltsa: 9 koilarakada olio, 3 koilarakada ozpin, gatza, menda.
Zailtasuna 1
1. Garbitu cous-cousa urarekin. Eltze batean ur gatzarekin berotu. Irakiten hasten denean, cous-cousa bota eta 5 minutuz egosi, su eztitan. Freskatu eta xukatu.
2. Granada erditik moztu eta koilara batekin azalari kolpeak eman, aleak askatu arte.
3. Tipula eta piperra txikitu.
4. Urdaiazpikoa dadotan moztu.
5. Saltsaren osagaiak irabiatu eta txikitutako mendarekin nahastu.
6. Cous-cousa osagai guztiekin eta saltsarekin nahastu. Hozten utzi.
BIGARREN ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
200 g cous-cous integral, 100 g ilar egosita, granada bat, 100 g tomate, 150 g azenario egosita, 200 g otarrainxka egosita, 100 g arto gozo, arrautza bat. Saltsa: 9 koilarakada olio, 3 koilarakada ozpin, gatza.
Zailtasuna 1
1. Cous-cousa eta granada aurreko errezetan esan dugun bezala prestatu.
2. Arrautzarekin arrautzopila bat egin eta zatitu.
3. Tomatea eta azenarioa dado txikitan moztu.
4. Otarrainxkak zuritu eta moztu.
5. Saltsaren osagaiak irabiatu.
6. Cous-cousa osagai guztiekin eta saltsarekin nahastu. Hozten utzi.