Amagoia Bilbao

Alberjinia tostak

LEHENENGO ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
4 ogi xerra handi, 500 g alberjinia, 150 g bakailao ketu, baratxuri ale bat, limoia, olioa, gatza, kuminoa, ezkaia.

Zailtasuna                           1             

1. Alberjinia garbitu eta luzeran moztu. Azpil batean alberjinia jarri, marra batzuk egin eta olioarekin igurtzi. Labe beroan sartu, 180 gradutan, 30 minutuz. Atera eta tapatu.
2. Alberjiniak zuritu. Baratxuria, limoi zukua, espeziak, olio pixka bat eta gatza gehitu eta irabiagailuarekin nahasi. Behar adina gatz eta limoi zuku bota.
3. Ogi xerrak olioz igurtzi eta labean sartu, pixka bat gorritu arte.
4. Gainean hurrenez hurren alberjinia eta  bakailaoa jarri.

BIGARREN ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
4 ogi xerra handi, 500 g alberjinia, baratxuri ale erdia, tomate bat, 60 g ahuntz gazta, 4 antxoa oliotan, perrexila, oreganoa, olioa, gatza.

Zailtasuna                             1

1. Alberjinia aurreko errezetan esan dugun bezala prestatu.
2. Ontzi batean alberjinia, baratxuria, perrexila, gatza, oreganoa eta olio pixka bat jarri eta irabiagailuarekin nahasi.
3. Antxoak eta olio pixka bat irabiagailuarekin nahasi.
4. Tomatea zuritu eta dado txikitan moztu.
5. Gazta papurtu.
6. Ogi xerrak olioz igurtzi eta labean sartu, pixka bat gorritu arte.
7. Gainean alberjinia, tomatea, gazta eta  antxoen purea jarri.