Amagoia Bilbao

Karduak pinazirekin eta mahaspasarekin

LEHENENGO ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
800 g kardu, 200 g barrengorri, 2 baratxuri ale, 50 g mahaspasa, 60 g pinazi, koilarakadatxo bat irin, olioa, gatza, piperbeltz beltza.

Zailtasuna                           2             

1. Karduaren hostoak banan-banan bereizi. Ondo zuritu, 4 cm-ko pusketan moztu.
2. Presiozko eltze batean 5 minutuz egosi. Xukatu eta salda gorde.
3. Txikitutako baratxuriak olio pixka batekin erregosi, su eztitan.
4. Zerrendatan moztutako barrengorriak gehitu eta arin erregosi.
5. Mahaspasak eta pinaziak gehitu eta eragin. Irina gehitu eta eragin. 400 ml karduaren salda bota eta etengabe irabiatu.
6. Karduak sartu eta 4 minutuz egosi. Behar adina gatz eta piperbeltz beltz bota.

BIGARREN ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
Kardu bat, 2 baratxuri ale, 70 g urdaiazpiko ondu, 80 g pinazi, 50 g mahaspasa, 100 ml esne-gain, perrexila, olioa, gatza.

Zailtasuna                             2

1. Karduak aurreko errezetan esan dugun bezala egosi.
2. Txikitutako baratxuriak olio pixka batekin erregosi.
3. Txikitutako urdaiazpikoa eta pinaziak gehitu eta arin erregosi. 4. Esne-gaina eta mahaspasak gehitu eta minutu batez egosi. Karduak eta salda pixka bat sartu eta egosi, saltsa pixka bat loditu arte. Behar adina gatz eta txikitutako perrexila bota.