Amagoia Bilbao

Barazki lasagna

Osagaiak 4 lagunentzat
12 lasagna xafla, Mozzarella gazta birrindua, tomate saltsa. Betegarri bat: baratxuri ale bat, 200 g barrengorri, 150 g ziazerba. Betegarri bi: tipula bat, 200 g kuiatxo, 250 g alberjinia. Betegarri hiru: 100 g azenario, 150 g kuia, 200 g brokoli. Saltsa: 25 g gurin, 25 g irin, 500 ml esne, gatza, piperbeltz zuria.

Zailtasuna                        3

Lasagna xaflak egosi, ur hotzetan busti eta xukatu.
Betegarri bat:
1. Txikitutako baratxuria olio pixka batekin erregosi.
2. Zerrendatan moztutako barrengorriak gehitu eta erregosi.
3. Txikitutako ziazerbak gehitu eta minutu batez arin erregosi.
Betegarri bi:
1. Txikitutako tipula olio pixka batekin erregosi.
2. Txikitutako kuiatxoa eta alberjinia gehitu eta erregosi.
Betegarri hiru:
1. Txikitutako azenarioa eta kuia olio pixka batekin erregosi.
2. Zatitutako brokolia gehitu eta erregosi.
Saltsa:
1. Eltze batean gurina urtu. Irina gehitu eta eragin. Esnea apurka-apurka bota eta etengabe irabiatu.
2. Eragin, etengabe, su eztitan hiru minutuz. Behar adina gatz eta piperbeltz zuri bota.
Bukatzeko:
1. Azpil batera tomate saltsa bota.
2. Hurrenez hurren lasagna xafla, betegarri bat, lasagna xafla, betegarri bi, lasagna xafla, betegarri hiru eta lasagna xafla jarri.
3. Saltsarekin estali, gazta bota eta labean berotu.