NAIZ

Elurra bezain zuria: ezohiko pinguino bat Antartikan

Ezohiko pinguino bat begiztatu dute Antartikan, guztiz zuria. ‘Pygoscelis papua’ espeziekoa da eta adituek uste dute gen errezesibo batek eragindako lezismoaren ondorioz dela kolore gabea. Koloniako gainontzeko pinguinoek espezieak berezko duen bi koloreko ilajea zuten.

Hautemandako pinguinoa, gainontzekoen artean.
Hautemandako pinguinoa, gainontzekoen artean. (Hugo HARROS | AFP)

Elurra bezain zuria. Horrelakoa da Antartikan ikusi berri duten papua pinguinoaren ale arraroa, bere ohiko bi koloreko lumajerik gabea. Leuzismo kasu bat da, hau da, gen errezesibo batek eragindako bitxikeria genetikoa, zeinak ilea kolorerik gabea izatea eragiten duen. Antartidako Gabriel Gonzalez Videla basean zegoen Txileko Armadako taldeak eman du kasuaren berri.

«Urtarrilaren 4an pinguino berezi bat iritsi zitzaigun, erabat zuria», kontatu zion Hugo Harros Puerto Bahia Paraisoko Kapitaintzan dagoen estazio zientifikoko sukaldariak AFP berri agentziari, Antartikako penintsularen iparraldean dago estazio zientifikoa.

Base horretan 14 pertsona bizi dira horrelako milaka hegaztiren kolonia baten erdian. ‘Pygoscelis papua’ dute izen zientifikoa eta buruan eta bizkarrean kolore beltza izaten dute, sabelean zuria eta begietan ukitu zuriak. Hala ere, ikusitako ale hori «guztiz desberdina zen gainerakoen aldean», Harrosek nabarmendu du.

«Pinguino honek leuzionismoa du», gaineratu du. Ezaugarri genetiko hori albinismoaren antzekoa da, baina ileari eragiten dio eta ez du eguzkiarekiko horrenbesteko sentikortasuna eragiten.

Diego Mojicak, Malpelo Fundazioko eta beste itsas ekosistema batzuetako itsas biologoak, Kolonbiako Armadaren misio antartiko batekin batera ARC Simon Bolivar ontzi zientifikoan, AFPri azaldu dionez, «milaka pinguinoren artean, ehuneko jakin batean, norbanako bat jaio daiteke» ezaugarri hori daukana.

Harrosek lortutako bideoetan hegaztia ikus daiteke, tonu gorrixka eta lumaje zurixkako mokoa eta hegoak dituela, harkaitzetan zehar ibiltzen, kolore biko koloniaren erdian.

Base militarrean zeudenak «oso harrituta» zeuden ikusten ari zirenarekin eta azkar atera nahi izan zituzten argazkiak, ofizialordeak aipatu duenez.

‘Pygoscelis papua’ espezieak 774.000 aleko populazioa du, Natura Kontserbatzeko Nazioarteko Batasunak (IUCN) egonkortzat jotzen duena. Zientzialariek uste dute, ordea, giza jarduerak eragina izan dezakeela espeziearen osasunean.