LEHENENGO ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
8 untxi izter, 2 baratxuri ale, 2 azenario, porru bat, tomate bat, ardo zuria, 60 g pinazi, 60 g mahaspasa, 100 ml salda, irina, olioa, gatza, piperbeltz beltza.
Zailtasuna 2
1. Untxiari gatza eta piperbeltz betza bota eta irineztatu.
2. Pinaziak gorritu, su oso eztitan. Mahaspasak uretan beratzen utzi.
3. Eltze batean olio zurrusta bat berotu eta untxia frijitu, gorritu arte. Atera eta olio gehiena kendu.
4. Barazkiak garbitu eta txikitu. Eltzean sartu eta 8 minutuz erregosi.
5. Untxia, mahaspasak eta pinaziak gehitu. Zurrusta bat ardorekin busti eta 5 minutuz egosi.
6. Salda gehitu, eltzea estali eta 20-25 minutuz egosi, untxia bigundu arte.
BIGARREN ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
8 untxi izter, 2 baratxuri ale, tipula bat, 300 g tomate, piper berde bat, 150 g oliba beltz, ardo zuria, olioa, gatza.
Zailtasuna 2
1. Untxiari gatza bota. Olio berotan gorritu.
2. Eltze batean txikitutako tipula, baratxuriak eta piperra olio pixka batekin 8 minutuz erregosi.
3. Tomateari azala eta haziak kendu eta txikitu. Barazkiei gehitu eta 5 minutuz erregosi.
4. Untxia eta zatitutako olibak sartu eta zurrusta bat ardorekin busti. Eltzea estali eta 25-30 minutuz egosi, untxia bigundu arte.
![Captura_de_pantalla_2024-07-11_a_las_10.46.55](/media/asset_publics/resources/001/135/347/article_thumb_horizontal/Captura_de_Pantalla_2024-07-11_a_las_10.46.55.png)
Speed, el tiktoker con 28 millones de seguidores «corneado» por la Policía Foral en la Plaza
![Naizxalbador](/media/asset_publics/resources/001/135/773/article_thumb_horizontal/NAIZxalbador.jpg)
AEBetako Glitterfox taldeak euskaraz eta disco ukituarekin grabatu du ‘Xalbadorren heriotzean’
![Indurain-villavesa2](/media/asset_publics/resources/001/136/510/article_thumb_horizontal/indurain-villavesa2.jpg)
Casi todos los incidentes imaginables se suceden en un encierro de la villavesa lento e irreal
![Bestak-garbiketa](/media/asset_publics/resources/001/136/867/article_thumb_horizontal/bestak-garbiketa.jpg)
Dos bestazales violentamente atacadas por defender a un hombre de una agresión
![Ballena-bahamonde](/media/asset_publics/resources/001/136/878/article_thumb_horizontal/ballena-bahamonde.jpg)