Amagoia Bilbao

Marrubi eta antxoa entsaladak

GETTY IMAGES
GETTY IMAGES (GETTY IMAGES)

LEHENENGO ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
400 g marrubi, aguakate bat, 200 g gazta fresko. Antxoak ozpinetan: 20 antxoa fresko, ozpina, gatza, perrexila.

Zailtasuna                        2              

1. Antxoak garbitu. Burua eta hezurrak kendu. Uretatik pasatu.
2. Hiru heren ozpin, heren bat ur eta gatza nahastu.
3. Antxoen gainetik bota, estali arte. Hozkailuan hurrengo eguna arte beratzen utzi.
4. Antxoak xukatu, xerrak atera eta dituzten hezurrak kendu. Olioarekin estali eta txikitutako perrexila bota.
Entsalada:
1. Marrubiak garbitu eta zerrendatan moztu.
2. Aguakatea zuritu eta zer    rendatan moztu.
3. Gazta tiratan moztu.
Plateretan hurrenez hurren marrubiak, aguakatea, gazta eta antxoak jarri. Gainetik antxoaren saltsa pixka bat bota.

BIGARREN ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
400 g marrubi, 4 burrata gazta,
12 antxoa oliotan. Saltsa: 10 koilarakada olio, 3 koilarakada Modena ozpin, 3 marrubi, 2 antxoa oliotan, gatza.

Zailtasuna                             1

1. Marrubiak garbitu eta zerrendatan moztu.
2. Saltsaren osagaiak irabiagailuarekin nahasi.
Marrubiak plateretan jarri. Erdian burrata ipini eta ingurutik antxoak. Gainetik irabiatutako saltsa bota.