Sakelako parkeak, Bangkok hiriko megabideen artean
Hormigoizko bloke eta asfaltatutako autobide zabalen artean «parke berde» txikiak sortzen ari dira Bangkoken. Goitik begiratuta, panoramikak irudi itogarria erakusten du, benetan.
![Goitik ikusita, deigarriak dira parkeak (AFP)](/media/asset_publics/resources/001/119/148/article_main_landscape/tailandia.jpg)
Thailandiako hiriburuak 11 milioi bizilagun ditu. Gehienak sarritan kexatu izan dira ez dutelako berdegune publiko nahikorik, eta aberatsek soilik dutelako landaredia eskuragarri. Alabaina, nonbait gauzak aldatzen has daitezke, baldin eta Chadchart Sittipunt gobernadoreak iragarritako konpromisoa betetzen badu.
Europako lehen bisitariek, engainatuta, hiriari noizbait “Asiako hego-ekialdeko Venezia” deitu zioten, baina orain bertakoak auto ilara amaigabeen eta zarataren artean bizi dira, espazio publikorik gabe.
«Ikusten denez, gure hiriak jabetza pribatu polit asko ditu, baina, inbertsio publikoari dagokionez, egoera benetan kezkagarria da», dio Suit Chandthanakit. Egun erretiratuta dago eta noizean behin hurbiltzen da errepide sare korapilatsu baten erdian etxetik hurbil duen parkera.
Bangkokeko Agintaritza Metropolitarrak 40 bat parkez osatutako sarea kudeatzen du. Orain asmoa da kopuru hori bikoiztea, erabiltzen ez diren lursail txikiei flora gehituta. Gehienak, dena dela, autobidez edo garaiera handiko eraikinez inguratuta daude, argazkian ikusten diren bezalakoak. Agintarien argudioa honako hau da: «Hiria handia denez, espazioak aprobetxatzen saiatzen gara, jendeari natura pixka bat eskaintzeko».
![Timon](/media/asset_publics/resources/001/120/179/article_thumb_horizontal/timon.jpeg)
«Konfinatuta egon beharrean, gustatzen zaiguna egiten ibili ginen: nabigatzen»
![Captura_de_pantalla_2024-06-20_a_las_8.59.49](/media/asset_publics/resources/001/128/183/article_thumb_horizontal/Captura_de_Pantalla_2024-06-20_a_las_8.59.49.png)
Fermin Muguruzak ia 20.000 sarrera saldu ditu hamar ordu baino gutxiagotan
![Laporte](/media/asset_publics/resources/001/129/127/article_thumb_horizontal/laporte.jpg)
«Hay que acotar el número de fármacos prescriptibles»
![Itziar_ituno](/media/asset_publics/resources/001/130/140/article_thumb_horizontal/itziar_ituno.jpg)
Itziar Ituño será la pregonera de Aste Nagusia de Bilbo y Nagore Ugarte la txupinera
![Vial-ketamina](/media/asset_publics/resources/001/130/690/article_thumb_horizontal/vial-ketamina.jpg)