Osagaiak 4 lagunentzat
2 kuiatxo, olioa. Betegarria: tipula bat, piper gorri bat, azenario bat, 2 baratxuri ale, 100 g urdaiazpiko ondu, gazta birrindua, perrexila, olioa, gatza. Bexamela: 30 g gurin, 30 g irin, 500 ml esne, gatza, piperbeltz zuria, intxaur muskatua.
Zailtasuna 3
1. Kuiatxoak lau zatitan moztu. Koilara batekin barruko mamia atera bukaeraraino heldu gabe. Mamia txikitu.
2. Kuiatxoen azala olio pixka batekin igurtzi eta azpil batean jarri. Paperarekin estali eta labe beroan sartu, 180 gradutan, bigundu arte.
Betegarria:
1. Eltze batean txikitutako tipula olio pixka batekin erregosi, su eztitan.
2. Txikitutako piperra eta baratxuriak eta birrindutako azenarioa gehitu eta erregosi.
3. Kuiatxoaren mamia barazkiekin batera jarri eta erregosi.
4. Zartagin batean txikitutako urdaiazpikoa bexamelaren gurinarekin erregosi, su eztitan.
5. Irina gehitu eta 2 minutuz eragin.
6. Esnea apurka-apurka bota eta etengabe irabiatu. Barazkiak gehitu eta behar adina gatz, intxaur muskatu eta piperbeltz zuri bota. Eragin, etengabe, su eztitan hiru minutuz.
7. Txikitutako perrexila bota eta hozten utzi.
Bukatzeko:
1. Kuiatxoak betegarriarekin bete eta gainetik gazta birrindua bota
2. Azpil batean jarri eta labe beroan sartu, 190 gradutan, ondo berotu eta gorritu arte.