Amagoia Bilbao

Izokin ketu tostak

GETTY IMAGES
GETTY IMAGES (GETTY IMAGES)

LEHENENGO ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
4 ogi integral xerra handi, 4 arrautza, 150 g izokin ketu, 100 g gazta krema, aguakate bat, baratxuri ale bat, ozpina, gatza.

Zailtasuna                           1             

1. Ogi xerrak labean sartu, pixka bat gorritu arte.
2. Eltze batean ura, gatza eta ozpin pixka batekin jarri.
3. Irakiten hasten denean, suaren indarra jaitsi eta arrautzak, azalarik gabe, sartu. Tapatu eta 2 minutuz egiten utzi. Uretatik atera eta paperarekin lehortu.
4. Ogi xerrak baratxuriarekin igurtzi. Gainean hurrenez hurren gazta, izokina, zerrendatan moztutako aguakatea, izokina eta arrautza jarri.

BIGARREN ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
4 ogi xerra handi, 200 g izokin ketu, tomate bat, 150 g gazta fresko, aguakate bat, 60 g oliba beltz, 8 rukula hosto, olioa, gatza.

Zailtasuna                             1

1. Tomatea zuritu eta zerrenda finetan moztu.
2. Gazta zerrenda finetan moztu.
3. Olibak txikitu eta olio zurrusta batekin nahastu.
4. Aguakatea zuritu eta sardexka batekin zapaldu.
5. Rukula garbitu eta ondo lehortu.
6. Ogi xerrak olioz igurtzi eta labean sartu, pixka bat gorritu arte.
Ogi xerrak aguakatearekin igurtzi.
Gainean hurrenez hurren gazta, tomatea, izokina, olibak eta rukula jarri.