NAIZ

Sarrerak agortu ostean, ZETAK taldeak ‘Mitoaroa’ ikuskizuna urtarrilaren 3an ere eskainiko du

Astearte honetako 8.00etan atera dira salmentara ZETAK taldeak 2025eko urtarrilaren 4an Navarra Arenan eskainiko duen ‘Mitoaroa’ ikuskizunerako sarrerak eta ordubetean agortu dira. Hori ikusita, talde nafarrak urtarrilaren 3an beste emanaldi bat egingo duela iragarri du.

ZETAK taldearen kontzertu bat, artxiboko irudi batean.
ZETAK taldearen kontzertu bat, artxiboko irudi batean. (Marisol RAMIREZ | FOKU)

2025eko urtarrilaren 3an ZETAK taldeak ‘Mitoaroa’ bosgarren urteurrena ospatzeko ikuskizunaren beste emanaldi bat eskainiko du Navarra Arenan. Urtarrilaren 4rako hitzordurako sarrerak astearte honetan goizean atera dira salmentara eta ordu batean agortu dira.

Urtarrilaren 4rako sarrerak bezala, NAIZeko harpidedunentzat sarrerek %20ko deskontua izango dute eta harpidedun bakoitzak bi sarrera erosi ahalko ditu. www.zetak.org webgunean nahiz harpidedunentzat ostegunean jarriko dira salgai data berriaren txartelak, 8.00etan.

Pello Reparaz buru duen taldeak bost urte beteko ditu eta bi ikuskizun hauekin ospatuko du, Reparazen arabera, taldeak inoiz izan duen mugarri handiena.

ZETAK-ek hainbat talde gonbidatuko ditu, besteak beste, Unanuko Mauxarruek, Lantzeko Ihauteria, Kukai Dantza, Iturengo Joaldunak, Tuterako Zipoteroak, Altsasuko Momotxorroak, Zubietako Joaldunak eta Arbizuko Txatarrak. Erramun Martikorena ere bertan izango da.