Amagoia Bilbao

Antxoaz beteriko zainzuri zuriak

GETTY IMAGES
GETTY IMAGES (GETTY IMAGES)

LEHENENGO ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
16 zainzuri zuri lodi. Betegarria: 8 antxoa oliotan, arrautza bat, tipulina zatitxo bat, piper berde zatitxo bat, tomate zatitxo bat, koilarakada bat maionesa.

Zailtasuna                       1             

1. Zuritu ondo zainzuri zuriak, patatak zuritzeko tresnarekin, eta barrenak moztu.
2. Eltze batean ur ugari eta gatza berotu. Irakiten hasten denean, zainzuriak 5-10 minutuz egosi eta xukatu, 200 ml salda gorde. Egosteko denbora zainzurien lodieraren arabera izango da.
Betegarria:
1. Arrautzak 8 minutuz egosi. Zuritu eta txikitu.  
2. Tipulina eta piperra txikitu. Tomateari azala kendu eta txikitu.
3. Antxoak txikitu.
4. Betegarrien osagai guztiak nahastu.
Zainzuriei luzeran ebaki bat egin. Aurreko nahasketarekin bete.

BIGARREN ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
16 zainzuri zuri lodi. Betegarria: 6 antxoa oliotan, 3 oliba, 2 pipermin ozpinetan, 100 g hegaluze oliotan, koilarakada bat maionesa.

Zailtasuna                     1               

1. Zainzuriak aurreko errezetan esan dugun bezala egosi.
2. Antxoa, pipermina eta olibak txikitu. Hegaluzea papurtu.
3. Betegarrien osagai guztiak nahastu.
Zainzuriei luzeran ebaki bat egin. Aurreko nahasketarekin bete.