Amagoia Bilbao

Arin erregositako txahalkia tomatearekin

GETTY IMAGES
GETTY IMAGES (GETTY IMAGES)

LEHENENGO ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
600 g txahalki xerra, 2 baratxuri fresko, 2 baratxuri ale, jengibre, 4 koilarakada soja saltsa, olioa. 4 kukulu, 250 g tomate cherry, olioa, gatza, oreganoa.

Zailtasuna                       2             

1. Haragia tiratan moztu. Txikitutako baratxuri alea, zurrusta bat olio, birrindutako jengibrea eta soja nahastu. Haragiari bota, eragin eta 30 minutuz beratzen utzi.
2. Zartagin handi batean edo wok batean erditik moztutako tomateak olioarekin arin erregosi. Gatza eta oreganoa bota. Atera.
3. Zartagin bertan olio zurrusta bat berotu eta zerrendatan moztutako baratxuri freskoak arin erregosi. Haragia gehitu eta minutu batez arin erregosi. Beratzeko salda gehitu eta erregosi.
4. Plantxa batean erditik moztutako kukuluak olio pixka batekin erre. Gatza bota.
Plateretan haragia, tomateak eta kukuluak jarri.

BIGARREN ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
600 g txahalki xerra, tipulina bat, 2 baratxuri ale, 200 g tomate, olioa, gatza, oreganoa.

Zailtasuna                     1               

1. Zartagin handi batean edo wok batean tiratan moztutako tipulina eta baratxuriak arin erregosi.
2. Tomateari azala eta haziak kendu eta dadotan moztu. Barazkiei gehitu eta arin erregosi.
3. Haragia tiratan moztu. Barazkiekin batera jarri eta minutu batez arin erregosi. Oreganoa bota.