Amagoia Bilbao

Arroza txirla eta txipiroirekin

GETTY IMAGES
GETTY IMAGES (GETTY IMAGES)

LEHENENGO ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
300 g arroz, 400 g txipiroi, 500 g txirla, tipula bat, piper berde bat, 2 baratxuri ale, 1,5 litro salda, tinta, olioa, gatza.

Zailtasuna                          2

1. Txipiroiei buruak kendu. Begiak, ahoa eta tripakiak kendu ere. Gorputzak barrutik eta kanpotik garbitu. Xerratan moztu.
2. Txirlak garbitu. Ardo zuri pixka batekin egosi, ireki arte.
3. Eltze batean txikitutako tipula, baratxuriak eta piperra olio zurrusta batekin erregosi.
4. Txipiroiak eta arroza gehitu eta arin erregosi.
5. Salda beroarekin busti eta eragin. Tinta gehitu, estali eta 10 minutuz egosten utzi. Gatza bota.
6. 10 minutuz egosi eta gero, sua txikitu. Beste 8 minutuz egosi.  Txirlak sartu eta pausatzen utzi.

BIGARREN ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
300 g arroz, 300 g txipiroi, 300 g txirla, 100gr. otarrainxka, piper gorri erdia, 3 baratxuri ale, 100 ml tomate saltsa,1,5 litro salda olioa, gatza.

Zailtasuna                             2

1. Txipiroiak garbitu eta zerrendatan moztu. Otarrainxkak zuritu eta zatitu. Txirlak garbitu.
2. Txikitutako barazkiak olioarekin erregosi.
3. Txipiroiak eta arroza gehitu eta erregosi
4. Salda beroarekin busti eta eragin. Saltsa bota eta 15 minutuz egosi. Otarrainxkak eta txirlak sartu eta beste 3 minutuz egosi. Gatza bota eta pausatzen utzi.
Bi errezetak arin erregositako taillarinekin lagundu.