![Munduko populazioaren %70ek sakeleko telefonoekiko mendekotasuna dute, ikerketa baten arabera.](/media/asset_publics/resources/001/134/694/article_main_landscape/mugikorra.jpg)
Internet herrialde bat izango balitz, munduko seigarren kutsatzaileena litzateke isurietan, ING Bienestar Digital erakunderaen ikerketak ondorioztatu duenez. Horren arabera, munduko populazioaren %70ek nomofobia (no-mobile-phone phobia) jasaten du, hau da, denbora tarte batean telefono mugikorrik gabe geratzeko beldurra.
Azterlan horretan jasotzen denez, teknologiarekin dugun harremana zaila da kudeatzen; izan ere, «jasotzen dugun jakinarazpen bakoitzarekin, gure gorputzak dopamina askatzen du, sariarekin eta plazerarekin lotutako hormona, eta horrek beti konektatuta egoteko beharra sorrarazten digu». Dioenez, Estatu espainiarrean biztanleen %50 kexu da «ongizate digital ona» ez duelako,
Ikerketa honetan galdetutakoen %5,6k soilik adierazi du «sakon» ezagutzen duela Internetek eragiten duen kutsadura.
Horrela, nabarmendu du fitxategi bat atxikita duen mezu elektroniko bat bidaltzea bonbilla bat 24 orduz piztuta uztearen parekoa dela, mugikor batean lau orduko bideoa ikusteak auto batek 50 kilometro egitean adina kutsatzen duela eta giga bat deskargatzean 200 litro ur kontsumitzen direla zerbitzariak hozteko.
«Keinu txikiek eragin handia izan dezakete», azaldu du Manuel Armayones Psikologian doktore eta giza osasunaren eta teknologien erabileraren arteko harremanaren ikertzaileak. «Adibidez, gai jakin batean zentratu behar dugunean mugikorrean hegazkin modua erabiltzen badugu, edo benetan jaso nahi ditugun jakinarazpenak hautatzen baditugu, gure ongizate mentala nabarmen handitzea lor dezakegu», adierazi du.
Azterlanean Esther Paniagua kazetari, idazle eta irakaslearen eta Jesus Calleja abenturazale eta telebistako aurkezlearen ekarpenak ere jaso dira, «kutsadura digitalaren ondorioak eta mundu digitalaren gehiegizko kontsumoak osasunean eta planetan dituen ondorioak ikusarazteko eta kontzientziatzeko».
![Encierro13](/media/asset_publics/resources/001/135/321/article_thumb_horizontal/encierro13.jpg)
Los Domingo Hernández se estrenan a lo Cavendish: 850 metros de tremendo sprint
![Captura_de_pantalla_2024-07-11_a_las_10.46.55](/media/asset_publics/resources/001/135/347/article_thumb_horizontal/Captura_de_Pantalla_2024-07-11_a_las_10.46.55.png)
Speed, el tiktoker con 28 millones de seguidores «corneado» por la Policía Foral en la Plaza
![Naizxalbador](/media/asset_publics/resources/001/135/773/article_thumb_horizontal/NAIZxalbador.jpg)
AEBetako Glitterfox taldeak euskaraz eta disco ukituarekin grabatu du ‘Xalbadorren heriotzean’
![Indurain-villavesa2](/media/asset_publics/resources/001/136/510/article_thumb_horizontal/indurain-villavesa2.jpg)
Casi todos los incidentes imaginables se suceden en un encierro de la villavesa lento e irreal
![Bestak-garbiketa](/media/asset_publics/resources/001/136/867/article_thumb_horizontal/bestak-garbiketa.jpg)