Amagoia Bilbao

Ganbez betetako krepe beltzak

GETTY IMAGES
GETTY IMAGES (GETTY IMAGES)

Osagaiak 4 lagunentzat
Orea: 200 ml esne, 80 g irin, koilarakadatxo bat tinta, arrautza bat, koilarakadatxo bat gurin.  Betegarria: tipula erdia, baratxuri ale bat, azenario erdia, piper berde erdia, 100 g kuiatxo, 500 g ganba, koilarakada bat irin, 250 ml esne, olioa, gatza. Saltsa: tipula erdia, azenario bat, tomate bat, koñaka.  

Zailtasuna                            3

1. Esnea epeldu eta gurina urtu.
2. Irina eta arrautza nahasi. Gurina, tinta eta esnea gehitu eta ondo eragin. Gatz pixka bat bota.
3. Zartagin bat gurinez igurtzi. Berotu eta bi koilarakada ore bota.
4. Gorritzen denean, buelta eman eta beste aldetik gorritu.
5. Atera eta zazpi gehiago egin.
Betegarria:
1. Txikitutako tipula eta baratxuria olio pixka batekin erregosi.
2. Birrindutako kuiatxoa eta azenarioa eta txikitutako piperra gehitu eta erregosi.
3. Ganbak zuritu. Barazkieki gehitu eta arin erregosi.
4. Irina gehitu eta eragin. Esnea bota eta etengabe irabiatu. Egosi,  gatza bota eta hozten utzi.
Saltsa:
1. Eltze batean zerrendatan moztutako barazkiak erregosi.
2. Ganben buruak gehitu eta arin erregosi. Koñak zurrusta bat bota eta erre. Bi baso ur bota eta 15 minutuz egosi. Irabiagailuarekin nahasi eta txanotik pasatu.
Bukatzeko:
1. Krepeen erdian betegarria jarri eta tolestu.
2. Labe beroan sartu berotu arte.
3. Plateretan saltsa beroarekin lagundu.