Jendetza elkartu da ilundu osteko ekitaldian.
Jendetza elkartu da ilundu osteko ekitaldian. (Guillaume Fauveau)
Musikak alaituriko bazkaria besta alternatiboen gunean.
Musikak alaituriko bazkaria besta alternatiboen gunean. (Guillaume Fauveau)
Txistuak ez dira isildu igande honetan...
Txistuak ez dira isildu igande honetan... (Guillaume Fauveau)
Jendetza bildu da Herriko Etxearen inguruan.
Jendetza bildu da Herriko Etxearen inguruan. (Guillaume Fauveau)
Baiona, oso girotuta azken egun honetan ere. Bost egunez luzatu dira bestak.
Baiona, oso girotuta azken egun honetan ere. Bost egunez luzatu dira bestak. (Guillaume Fauveau)
Jira eta buelta, ahalik eta azkarren.
Jira eta buelta, ahalik eta azkarren. (Guillaume Fauveau)
Jai gunera sartzeko eskumuturrekoa.
Jai gunera sartzeko eskumuturrekoa. (Gaizka Iroz | AFP)
15 eurotan saldu dira aurtengo paseak, eremu zertxobait mugatuagoan.
15 eurotan saldu dira aurtengo paseak, eremu zertxobait mugatuagoan. (Gaizka Iroz | AFP)
Karrialdiak girotu da arratsaldea.
Karrialdiak girotu da arratsaldea. (Guillaume Fauveau | Foku)
Dantzariak, dotore.
Dantzariak, dotore. (Guillaume Fauveau)
Irudi ikusgarriak utzi ditu ekitaldiak.
Irudi ikusgarriak utzi ditu ekitaldiak. (Guillaume Fauveau | Foku)
Zapi gorriak kentzeko ordua Baionan.
Zapi gorriak kentzeko ordua Baionan. (Guillaume Fauveau)
Joku Olinpikoak irudikatu dituzte, bestak baldintzatu dituztelako.
Joku Olinpikoak antzeztu dituzte, bestak baldintzatu dituztelako. (Guillaume Fauveau)
Alkatea pozik.
Alkatea pozik. (Guillaume Fauveau)
NAIZ

Ezohiko datetan ospatu diren Baionako bestak agurtzeko ordua heldu da

Olinpiar Jokoak gaitzat hartu ditu Corsoak. Igande gauean ospatutako gurdien desfileak argitan jarri du hiriko bestak ezohiko datetan ospatzea behartu duen kirol gertakaria.

Handik aurrera, bertatik bertara harturiko erabakiak gailendu dira Baionako karriketan. Besta alternatiboak indartsu agertu dira, esaterako, eta zuzeneko musikari eskainitako eguna eskertu dute belarriek.

Santizpirituko auzotik abiatu da Corso argitsua eta ondotik agur esango diete aurtengo besteei.

Ezohiko datak eta ezohiko igandea gaurko hau ere. Izan ere, Iruñearekin duela 64 urte dagoen senidetzea ospatu ohi da egun honetan, baina aurten Sanferminak batera burutu direnez nafar hiriburuko ordezkariak ezin izan dira bertaratu. Hurrengo urterako utzi beharko da lagunen arteko topaketa. Iruñean ere, jakina, antzeman dute aurten Lapurdi eta ondoko herrietako bestazale askoren hutsunea...

Atseden hartzeko ordua heldu da orain, eta bilanak egitearena. Zazpi sexu eraso gertatu direla aurreratu da baina gehiago ere izan litezke azken ordu hauetan.

Ostegun gauean izandako beste eraso batek ilundu du besta. Landetako Ondresetik etorritako gizon bat oso larri dago erietxean, hil ala biziko egoeran, buruan kolpe gogorrak jaso ondoren. Atxilotua dago erasotzailea.

Larunbatetik iganderako gaua lasaiago joan zen, datu ofizialen arabera.

‘Pass Fêtes’ delakoak izandako eragina neurtzeko momentua izango da ere. Aurten 15 euro ordaindu behar izan dituzte bestara asteburuan hurbildu direnek, eremu mugatuagoan.