Amagoia Bilbao

Ziazerbak arrozarekin

GETTY IMAGES
GETTY IMAGES (GETTY IMAGES)

LEHENENGO ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
400 g ziazerba, 200 g arroz, tipula bat, baratxuri ale bat, 4 arrautza, 100 g hiruguhar, 25 g pinazi, olioa, gatza.

Zailtasuna                       2               

1. Eltze batean ur ugari eta gatza berotu. Irakiten hasten denean, arroza gehitu eta 20 minutuz egosi. Freskatu eta xukatu.
2. Txikitutako tipula eta baratxuria olio zurrusta batekin erregosi, su eztitan.
3. Ziazerbak garbitu eta zatitu. Hirugiharra txikitu. Biak tipularekin batera jarri eta erregosi.
4. Arroza eta pinaziak gehitu eta arin erregosi.
5. Eltze batean ura, gatz eta ozpin pixka batekin jarri.
6. Irakiten hasten denean, suaren indarra jaitsi eta arrautzak, azalarik gabe, sartu. Tapatu eta 2 minutuz egiten utzi.
Plateretan arroza jarri, eta gainean arrautza bana.

BIGARREN ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
400 g ziazerba, 200 g arroz, azenario bat, tipula bat, piper gorri bat, olioa, gatza.

Zailtasuna                             1

1. Ziazerbak bi minutuz egosi. Xukatu eta txikitu.
2. Eltze batean ur ugari eta gatza berotu. Irakiten hasten denean, arroza gehitu eta 20 minutuz egosi. Freskatu eta xukatu.
3. Txikitutako tipula, azenarioa eta piperra olio zurrusta batekin erregosi, su ertainetan.
4. Arroza eta ziazerba gehitu eta arin erregosi.