LEHENENGO ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
700 g oilasko bularki, 150 g tipula, 300 g kuiatxo, 200 g azenario, 200 ml esne-gain, 200 g gazta Gorgonzola, olioa.
Zailtasuna 2
1. Oilaskoa dadotan moztu eta gatza bota. Esnearekin estali eta ordu betez beratzen utzi.
2. Txikitutako tipula olio pixka batekin erregosi.
3. Zerrendatan moztutako kuiatxoa eta azenarioa gehitu eta erregosi.
4. Oilaskoa gehitu eta arin erregosi.
5. Esne-gaina eta gazta minutu batez egosi. Oilaskoari gehitu eta nahastu.
BIGARREN ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
700 g oilasko bularki, baratxuri ale bat, 250 g barrengorri, 200 g gazta Cheddar birrindu, 30 g irin, 30 g gurin, 250 ml salda, ziapea, perrexila, olioa, gatza.
Zailtasuna 2
1. Txikitutako baratxuria olio pixka batekin erregosi.
2. Zerrendatan moztutako barrengorriak gehitu eta arin erregosi.
3. Oilaskoa dadotan moztu, barrengorriei gehitu eta arin erregosi. Gatza bota.
4. Zartagin berean gurina urtu. Irina gehitu eta eragin.
5. Salda apurka-apurka bota eta etengabe irabiatu. Txikitutako perrexila, gazta eta ziapea gehitu. Egosi, su eztitan, bi minutuz. Behar adina gatz bota.
Plateretan oilaskoa jarri eta gainetik saltsa bota.