NAIZ

Sarduirenak «oso eroso dagoen baten hitzak» direla esan dute musika arloko dozenaka emakumek

Euskal Herriko musikagintzan diskriminaziorik ez dela egon edo ez duela ikusi esan ondoren, sektoreko dozenaka emakumek erantzun bateratua eman diote Gatibu taldeko abeslari Alex Sarduiri.

Alex Sardui, Gatibu taldeko abeslaria.
Alex Sardui, Gatibu taldeko abeslaria. (Andoni CANELLADA | FOKU)

Agurra iragarri berri duen Gatibu taldeko abeslari Alex Sarduik hautsak harrotu ditu, ‘Eldiario.es’ hedabideari eskainitako elkarrizketa batean esan ondoren Euskal Herriko musikagintzan ez dela diskriminaziorik egon edo berak ez duela ikusi.

Haren hitzei erantzun bateratua eman nahi izan diete musikaren arloan dabiltzan Euskal Herriko emakume feministek eta identitate disidenteek, ia 150 atxikimendu bildu dituen ohar batean.

Sarduiren hitzen inguruan adierazten dute «ikusi nahi ez duena baino itsuagorik ez» dagoela eta «denbora asko» daramatela «tankera honetako egoerekin nazkatuta».

Musikagintzan diskriminaziorik egon ez dela esatea «oso larria» dela nabarmendu dute: «Emakume* askok bizi izandako errealitatea baztertzeaz gain, emakumeok* aurre egin beharreko egiturazko oztopoak guztiz minimizatzen ditu». «Datuek ideia hori gezurtatzen dute –gaineratu dute–, eta agerian uzten dute musikan genero-diskriminazioa benetako arazoa dela».

Era berean, aipatzen dute «duela urte batzuk emakume* gutxi zeudela esatea gezur eta akats galanta» iruditzen zaiela, «beste behin, sektorearen portzentaia handi baten egoerarekiko interes faltaren eta, ondorioz, informazio faltaren adierazle» dela iritzita.

«Ez zaio interesatu»

Alex Sarduiren hitzek, testuaren sinatzaileen esanetan, «garbi uzten dute euskal musikan (beti) lehendabiziko planoan egon den gizon baten ikuspuntua».

«Ez dela diskriminaziorik, ez duela ikusi –jarraitzen du adierazpenak–. Ez dela jarri ere egin gure ahotsa aditzen. Ez dira alferrik egin hainbat dokumental, mahai-inguru, elkarrizketak, bizipenak azaleratzeko ekintzak, podcastak... Ez du ezer ikusi eta ez du entzun, ez zaiolako interesatu. Oso eroso dagoen baten hitzak dira. Eta azken urte hauetan ikusgarritasuna landu den bezala landuta, musikaren munduko beste ahots batzuk entzuteko gogo gutxi eta interes falta asko igartzen zaio».

Hitz hauekin amaitu dute idatzia: «Lauzpabost baino gehiago gara, lauzpabost baino gehiago izan gara beti... eta antolatuta gaude!».

 

148 sinadura

Hauexek dira adierazpenarekin bat egin dutenak: Maria Rivero Campo, Miren Narbaiza Martiartu, Idoia Hernandez Toledo, Jone Laspiur, Ainhoa Plagaro Bermudez, Ines Osinaga Urizar, Ane Arruti Lopetegi, Lorea Argarate Zubia, Gema Ines Murillo, Natalia Garmendia Txapartegi, Olaia Inziarte Gortari, Eider Iturriaga de la Iglesia, Zaloa Urain Motrico, Maite Arroitajauregi Aranburu, Maitane Villabona Zabaleta, Elena Artía Múgica, Perlata, NoHaizea Larrosa Regil, Amets Aznarez Villafranca, Elena Caballero (La Basu), Gurutze Etxebarria Eginoa, Ilargi Agirre Iturregi, Izaro Andres, Dánae Riaño, Jone Azkoaga Elejondo, Anne Lukin, Uxue Amonarriz Zubiondo, Miriam Santos Romo, Josune Arakistain, Kattalin Ezkerra Sobrino, Eider Saez, Uhaina Apezetxe Murua, Uxue Kerejeta Aramendi, Alba Legarda Lisarri, Lide Hernando Muñoz, Eneritz Dueso Domenech (Eneritz Furyak), Haizeatxo, Paule Bilbao Ajuriaguerra, Garazi Esnaola Balerdi, Lorea Zulaika Arriaga, Nerea Garrido, Gurutze Ostolaza Amilibia, Sara Zozaya, Olatz Salvador, Areta Senosiain Elorza, Amets Aranguren Arrieta. 

Hauek ere sinatu dute: Janire Casares Fernández, Ainara Sarasketa Alberdi, Ianire Aranzabe, Esti Markez, Oihana Rodriguez (Akaleia), Leire Berasaluze Gerrikagoitia, DJ Pezon, Aiora Renteria, La Furia, Aiert Alberdi, Ainara Franchez Jimenez, Maialen Arrizabalaga, Eder Portolés, Lore Nekane Billelabeitia Uriarte, Cris Lizarraga, Ane Bastida, Malen M.M., Izargi Zumarraga Etxandi, Arantza Igartua, Eire Maia Manterola, Josune Freire Lizaso, Leire Olariaga Miera, Sara Azurza, Amagoia Aiestaran, Iratxe Aguilera (Kai Nakai), Birkite Alonso, Elena García Lema, Elixabete Beraza Sorarrain, Millaray Arberas Carrillo, Ane Martinez, Klara Gorospe, Luar Alberdi Huarte, Naroa Franco (Nawi), NoSara Alonso, Mimosa Bulegoa, Alai Ormazabal, Joar G. Galdeano Aurrekoetxea, Divina Comedia, Albina Stardust, Eva Sarasola, Garazi Petrirena Morales, Anne Salazar Hernández, Yogurinha Borova, Maialen Urretabizkaia Zubizarreta, Irune Herbosa De La Iglesia, Itsaso Alvarez, Irune Elgezabal Reizabal, Oihana Alberdi Elorriaga, Saioa Gauilunak, Ane Aldaya (DJ Señora), Ane Barrenetxea.

Honakoek ere osatzen dute zerrenda: Janire López, Onintza Rojas, Claudia Rodriguez Juanena, Beatriz Perales Fernández de Gamboa, Ainhoa Bermo Pérez, Amaia Espinosa Martínez, Zaunka, Alarma Morea, Saioa Lekunberri Galdeano, Irati Garmendia, Edurne Errea Nuño, Alargun Beltzak Nora Agirre (BIREN), Nerea Erbiti, Esti Beraza Sorarrain, Ane BIREN, Amets Ormaetxea, Garazi Otaegi Lasarte, Maitane Rebe Igartua, Alaitz Escudero Unanue, Elektropottotte, Oihane Gulina Velasco, Irati Gutierrez, Marina Landa, Leire Etxezarreta Learreta, Sara Mansilla, Amaiur Goikoetxea Flores, Nuria Culla, Onintze Garcia, Mar Andino Vidal, Berta Pallares (Vittersweet), Uxue Barrio, Anixe Uribarren, Inés Goñi Alonso, Naxker, Jaione Baraibar Arraras, Ainhoa Garcia Bengoa, Karmele Gurbindo, Iosune Marin, Nerea Arrasate Garro, Cristina Pascual Fernandez, Maialen Gurbindo (Chica Sobresalto), Amets Albisu Lasaga, Kattalin Barcena, Ane Barcena, Maddi Arlanzon, Maddi Gerriko Fariñas, Maider Llanos, Eneritz Aulestia Mutiozabal, Teresa Jareño Querejeta, Eneritz Gorritxategi (Haize-arrosa).