Amagoia Bilbao

Orekia ziazerba eta saltxitxekin

GETTY IMAGES
GETTY IMAGES (GETTY IMAGES)

LEHENENGO ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
300 g oreki, 2 baratxuri ale, 150 g ziazerba, 250 g saltxitxa fresko, 100 ml esne, 100 ml esne-gain, 100 g gazta birrindu, olioa, gatza.

Zailtasuna                        2               

1. Txikitutako baratxuriak olioa pixka batekin erregosi, su oso eztitan.
2. Zerrendatan moztutako ziazerbak eta saltxitxak gehitu eta erregosi.
3. Esne-gaina eta esnea bota eta minutu batez egosi.
Bukatzeko:
1. Kazola batean ur ugari eta gatza irakiten jarri.
2. Ura irakiteko moduan dagoenean, orekia eta gatza bota; noizean behin eragin.
3. Pasta eginda baina oraindik gogor samar dagoenean -al dente eran- atera eta xukatu. Ez busti ur hotzean.
Orekia azpil batean jarri eta gainetik saltxitxen nahasketa eta gazta bota. Labe beroan sartu eta gainerre.

BIGARREN ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
300 g oreki,  tipuleta bat, 300 g saltxitxa fresko, 200 g ziazerba, gatza, olioa, gazta birrindua.

Zailtasuna                             1

1. Orekia egosi eta xukatu.
2. Txikitutako tipuleta olio pixka batekin erregosi.
3. Txikitutako ziazerbak gehitu eta erregosi.
4. Saltxitxak moztu. Barazkiekin batera jarri eta arin erregosi.
5. Orekia eta gaztarekin nahastu.