LEHENENGO ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
2 txerri ukondo, tipula bat, porru bat, azenario bat, kuiatxo bat, 200 g patata, 400 ml garagardo, salda, olioa, gatza, piperbeltz beltza.
Zailtasuna 2
1. Barazkiak garbitu eta dadotan moztu. Azpil batean barazkiak jarri eta gatza, piperbeltz beltza eta olio pixka batekin nahastu.
2. Labe beroan sartu, 180 gradutan, 30 minutuz.
3. Barazkien gainean ukondoak jarri eta garagardoarekin busti. Labean sartu eta 45 minutuz erre. Noizean behin begiratu eta gainetik salda pixka bat bota.
4. Buelta eman, labea 200 gradutara igo eta ukondoak 15 minutuz erre.
BIGARREN ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
2 txerri ukondo, tipula bat, alberjinia bat, 200 g barrengorri txiki, piper gorri bat, 200 ml ardo zuria, 100 g boniato, salda, gatza.
Zailtasuna 2
1. Barazkiak garbitu eta zerrendatan moztu, barrengorriak izan ezik. Barrengorriak osorik utzi.
2. Zartagin batean barazkiak olio pixka batekin bi minutuz arin erregosi.
3. Azpil batean barazkiak eta ukondoak jarri. Ardoarekin busti eta labe beroan sartu, 180 gradutan, 45 minutuz. Noizean behin begiratu eta gainetik salda pixka bat bota.
4. Buelta eman, labea 200 gradutara igo eta ukondoak 15 minutuz erre.