Amagoia Bilbao

Arin erregositako arroza brokoli eta azalorerekin

GETTY IMAGES
GETTY IMAGES (GETTY IMAGES)

LEHENENGO ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
300g arroz, 150 g brokoli, 150 g azalore, 50 g kakahuete, baratxuri ale bat, sesamo haziak, genjibrea freskoa, olioa, gatza.

Zailtasuna                            2

1. Eltze batean ur ugari eta gatza jarri. Ura irakiten hasten denean, arroza gehitu eta 20 minutuz egosi. Freskatu eta xukatu.
2. Eltze batean ur ugari  eta gatza  berotu. Irakiten hasten denean, azalorea sartu eta 2 minutuz egosi. Brokolia sartu eta beste 2 minutuz egosi. Xukatu.
3. Txikitutako baratxuria olio zurrusta batekin wok batean erregosi, su ertainetan.
4. Kakahuetea, jengibre pixka bat, azalorea eta brokolia gehitu eta arin erregosi.
5. Arroza eta sesamoa gehitu eta arin erregosi.

BIGARREN ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
300g arroz, tipula bat, piper gorri bat, 200 g brokoli, 150 g azalore, olioa, gatza.

Zailtasuna                        2              

1. Eltze batean ur ugari eta gatza jarri. Ura irakiten hasten denean, arroza gehitu eta 20 minutuz egosi. Freskatu eta xukatu.
2. Zerrendatan moztutako tipula olio zurrusta batekin zartagin handi batean edo wok batean erregosi, su ertainetan.
3. Azalorea eta brokolia garbitu eta xerratan moztu. Piperra tiratan moztu. Tipulari beste barazkiak gehitu eta erregosi, su ertainetan.
4. Arroza eta soja saltsa gehitu eta arin erregosi.