Amagoia Bilbao

Behi zezinaz beteriko patatak

GETTY IMAGES
GETTY IMAGES (GETTY IMAGES)

Osagaiak 4 lagunentzat
4 patata ertain. Betegarria: tipula bat, azenario bat, 150 g kuiatxo, 150 g behi zezina, 150 g ahuntz gazta, olioa, gatza. Saltsa: tipula bat, sagar bat, 5 pikillo piper, 200 ml salda, olioa, gatza.  
Zailtasuna                              3

1. Patatak ondo garbitu eta laberako paperarekin bildu. Azpil batean jarri eta labe beroan sartu, 190 gradutan, 30 minutuz. Epeltzen utzi eta papera kendu.
2. Patatei goiko aldetik moztu, tapa bat izango balitz moduan. Koilara batekin barruko mamia atera, kanpoko azala apurtu gabe. Mamia txikitu eta gorde betegarria egiteko.
Betegarria:
1. Txikitutako tipula olio pixka batekin erregosi.
2. Txikitutako azenarioa eta kuiatxoa tipularekin batera jarri eta erregosi.
3. Txikitutako zezina gehitu eta arin erregosi.
4. Ontzi batean pataten mamia, gazta eta aurreko nahasketa jarri eta nahastu. Behar adina gatz bota.
Saltsa:
1. Moztutako tipula eta sagarra olio pixka batekin erregosi, su eztitan.
2. Piperrak gehitu eta erregosi.
3. Salda gehitu eta 5 minutuz egosi.
4. Irabiagailuarekin nahasi eta behar adina gatz bota.
Bukatzeko:
1. Patatak bete eta azpil batean jarri.
2. Labe beroan sartu, 190 gradutan, ondo berotu arte.
Saltsa beroarekin lagundu.