Amagoia Bilbao

Tipula, barrengorri eta ahuntz gazta tarta

GETTY IMAGES
GETTY IMAGES (GETTY IMAGES)

Osagaiak 6 lagunentzat
Orea: 250 g irin, 2 arrautza, 60 g gurin, gatz pixka bat. Betegarria: 2 tipula, 300 g barrengorri, 3 arrautza, 150 ml esne-gain, 200 g ahuntz gazta, olioa, gatza, piperbeltz beltza.

Zailtasuna                        3

Orea:
1. Irina mahai gainean jarri eta erdian zulo bat egin, sumendi baten antzekoa.
2. Erdian gatza, arrautzak eta bigundutako gurina jarri. Nahasi irina beste gai guztiak irensteko moduan, guztiak bereganatu arte.
3. Tapatu eta hozkailau ordu betez beratzen utzi.
4. Tarta molde bat gurinez igurtzi.  Arrabola batekin orea zabaldu eta moldea bete. Labe beroan sartu, 190 gradutan, 10 minutuz.
Betegarria:
1. Elte batean zerrendatan moztutako tipulak oliorekin erregosi, su oso eztitan. Gatza bota, estali eta noizean behin eragin erre ez daitezen.
2. Barrengorriak garbitu eta zerrendatan moztu. Olio eta gatz pixka batekin arin erregosi.
3. Gazta dado txikitan moztu.
4. Ontzi batean arrautzak eta esne-gaina nahasi. Gatza eta piperbeltz beltza bota..
5. Moldean hurrenez hurren tipula, barrengorriak, gazta eta aurreko nahasketa jarri.
6. Labe beroan sartu, 190 gradutan, 20 minutuz.
7. Moldetik atera eta sei zatitan moztu. Beroa jan.

Barrengorri edo tipula saltsarekin lagundu.