Osagaiak 4 lagunentzat
300 g arroz integral, 500 g txerri solomotxo, tipulina bat, 200 g kuiatxo, 200 g tomate cherry, piper gorri bat, 200 g barrengorri. Saltsa: 100 ml ur, baratxuri ale bat, 100 g azukre, 100 ml ozpin, koilarakada bat txile saltsa.
Zailtasuna 3
1. Solomotxoa dado txikitan moztu. Gatza eta piperbeltz beltza bota.
2. Kuiatxoak garbitu eta mutxikina kendu. Erditik zatitu eta luzeran xerra finetan moztu.
3. Xerrak tiratan moztu. Eltze bat urez bete, gatza bota, eta irakiten jarri. Kuiatxo tirak sartu eta minutu batez egosi. Freskatu eta xukatu.
4. Saltsaren ura, azukrea, txikitutako baratxuria eta ozpina berotu eta eragin, azukrea urtu arte. Txile saltsarekin nahastu.
5. Arroza urarekin garbitu eta xukatu.
6. Eltze batean ur ugari, arroza eta gatza 40-45 minutuz egosi. Atera eta saltsa pixka batekin nahastu.
7. Piperra garbitu eta tiratan moztu.
8. Tipulina tira finetan moztu.
9. Tomatea garbitu eta erditik moztu.
10. Barregorriak zerrendetan moztu.
11. Kuiatxoa beste barazkiekin nahastu eta geratzen den saltsarekin ondu.
12. Zartagin batean zurrusta bat olio berotu eta txerri solomotxoa arin erregosi.
Lau ontzietan arroza banatu. Gainean, alde batean, barazkiak jarri eta bestean, solomotxoa.