Amagoia Bilbao

Erreboiloa lurrunetan laranjarekin

GETTY IMAGES
GETTY IMAGES (GETTY IMAGES)

LEHENENGO ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
1,5 kilo erreboilo, olioa, gatza. Saltsa: 3 zukuzko laranja, Maizena koilarakada bat, olioa, sagar ozpina.

Zailtasuna                        2              

1. Erreboiloa garbitu. Xerrak atera eta zatitu.
2. Eltze batean arrainaren hezurrak eta laranjen azalak urarekin 30 minutuz egosi.
3. Laranjeei zukua atera. Zukua berotu eta urtutako maizena gehitu. Egosi eta ozpin eta olio pixka bat gehitu.
4. Egosi arraina lurrunetan 5 bat minutuz. Horretarako, arraina sareta batean jarri eta eltzean sartu. Arrainak ez du ura ukitu behar.
Plateretan erreboilo xerrak jarri. Gainetik saltsa bota eta kuia purearekin lagundu.

BIGARREN ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
1,5 kilo erreboilo, olioa, gatza. Saltsa: 200 ml laranja zuku, 200 ml saltsa, 50 g azukre, olioa, sagar ozpina.

Zailtasuna                             2

1. Arraina aurreko errezetan esan dugun bezala prestatu.
2. Azukrea ur pixka batekin egosi, karamelua egin arte.
3. 2 koilarakada ozpin bota, nahastu eta egosi.
4. Zukua eta salda gehitu eta egosi, saltsa pixka bat loditu arte.
Plateretan arraina eta saltsa jarri eta honekin lagundu:
2 patata zuritu eta zerrendatan moztu. Azpil batean jarri eta gainetik gatza, olioa, kanela eta piperbeltz beltza bota. Labe beroan sartu, 180 gradutan,  40 minutuz.