Amagoia Bilbao

Patatak esne-gain eta gaztarekin

GETTY IMAGES
GETTY IMAGES (GETTY IMAGES)

LEHENENGO ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
600 g patata, tipuleta bat, 70 g hirugihar, 400 ml esne-gain, 80 g gazta Idiazabal, olioa, gatza, piperbeltz beltza.

Zailtasuna                           2             

1. Patatak garbitu eta urarekin 20 minutuz egosi.
2. Txikitutako tipuleta olio pixka batekin erregosi.
3. Tira finetan moztutako hirugiharra gehitu eta arin erregosi.
4. Esne-gaina eta birrindutako gazta bota eta 2 minutuz egosi. Behar adina gatz eta piperbeltz beltz bota.
5. Patatak uretatik atera eta zuritu. Dadotan moztu.
Patatak plateretan jarri eta saltsa bota gainetik.

BIGARREN ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
600 g patata, 80 g urdaiazpiko ondu, 150 g gazta birrindu, 250 ml esne-gain, 2 arrrautza, gurina, gatza, oreganoa.

Zailtasuna                             2

1. Patatak garbitu eta urarekin 20 minutuz egosi. Hozten utzi, zuritu eta zerrenda finetan moztu.
2. Ontzi batean arrautzak, gaztaren erdia, esne-gaina, gatza eta oreganoa irabiagailuarekin nahasi. Urdaizpikoa txikitu, gehitu eta nahastu.
3. Azpil bat gurinez igurtzi. Hurrenez hurren patatak eta aurreko nahasketa jarri. Azken geruzak patatena izan behar du.
4. Geratzen den gazta bota gainetik. Labe beroan sartu, 180 gradutan, 20 minutuz, gatzatu eta gainetik gorritu arte.