Osagaiak 6 lagunentzat
Baserriko oilasko handi bat, 2 tipula, porru bat, azenario bat, 150 g kuia, ardo beltza, olioa, gatza, piperbeltz beltza. Betegarria: 200 g oilasko bularki, 300 g txerri solomo, 50 g urdaiazpiko ondu, 2 arrautza, 50 g ogi, 30 g mahaspasa, 40 g aranpasa, ardo gozoa, gatza. Salda: oilaskoaren hezurrak, tipula, porrua.
Zailtasuna 3
1. Oilaskoa garbitu eta hezurrak kendu.
2. Eltze batean hezurrak, ura eta barazkiak jarri. Bi orduz egosi eta xukatu.
Betegarria:
1. Oilaskoa, solomoa, urdaiazpikoa, mahaspasak eta aranpasak txikitu.
2. Arrautzak eta ogia irabiagailuarekin nahasi.
3. Osagai guztiak nahastu eta behar adina gatz bota.
Oilaskoa:
1. Oilaskoa bete. Gatza eta piperbeltz beltza bota eta kordel batekin lotu.
2. Barazkiak garbitu eta zerrendatan moztu.
3. Azpil batean barazkiak eta oilasko jarri. Gainetik, ardo eta salda pixka bat bota eta aluminiozko paperarekin estali. Labe beroan sartu, 200 gradutan, 50 minutuz.
4. Papera kendu eta beste 40 minutuz erre. Gainetik noizean behin salda pixka bat bota.
5. Oilaskoa atera eta leku beroan mantendu. Kordela kendu eta xerratan moztu.
6. Saltsa irabiagailuarekin nahasi.
Plateretan oilaskoa eta saltsa beroa jarri. Gaztain, sagar eta kuia purearekin lagundu.