
Osagaiak 4 lagunentzat
16 pikillo piper, olioa. Betegarria: 2 txerri hanka, 2 tipula, porru bat, azenario bat, 400 g onddo, olioa, gatza. Saltsa: tipula bat, baratxuri ale bat, 5 piper txorizero, olioa, gatza.
Zailtasuna 3
Betegarria:
1. Hankak ondo garbitu eta ileak ondo erre.
2. Eltze batean hankak, ura, tipula bat, porruaren berdea eta gatza jarri eta ordubete eta erdiz egosi, bigundu arte. Eginda daudenean, uretatik atera eta epeltzen utzi. Hezurrak kendu eta txikitu.
3. Geratzen diren tipula eta porrua eta azenarioa txikitu eta olio pixka batekin erregosi.
4. Onddoak txikitu. Barazkiekin batera jarri eta erregosi.
5. Hanka eta saltsa pixka bat gehitu eta erregosi. Hozten utzi.
Saltsa:
1. Piper txorizeroak garbitu eta ur epeletan 30 minutuz beratzen utzi. Xukatu.
2. Eltze batean zerrendatan moztutako tipula eta baratxuria erregosi, su eztitan.
3. Piperrak gehitu eta erregosi.
4. Hanken salda bota eta 20 minutuz egosi.
5. Irabiagailuarekin nahasi eta txanotik pasatu. Gatza bota.
Bukatzeko:
1. Piperrak bete. Irinatik eta arrautzatik pasatu.
2. Zartagin batean olioa berotu eta piperrak frijitu. Paper baten gainera atera.
3. Eltze batean piperrak eta saltsa jarri, estali eta 5 minutuz egosi, su eztitan.

Maurice Ravel, la virtud del inclasificable

«No entiendo que aún exista esta especie de desplazamiento hacia la mujer en tantos ámbitos»

«Queríamos que las canciones sonaran como suena Kaotiko en este momento»

Un estudio genético prueba que María Branyas, de 117 años, «tenía una microbiota como una niña»
