Amagoia Bilbao

Garbantzuak gulekin

GETTY IMAGES
GETTY IMAGES (GETTY IMAGES)

LEHENENGO ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
300 g garbantzu, 250 g gula, 2 baratxuri ale, kaiena bat, olioa, gatza.

Zailtasuna                        1

1. Garbantzuak bezperan utzi behar dira ur hotzetan beratzen. Garbitu eta xukatu.
2. Presio-eltze batean garbantzuak, ura eta gatza jarri. Estali eta egosi 40 minutuz.
3. Zerrendatan moztutako baratxuriak eta kaiena olio zurrusta batekin erregosi.
4. Gulak gehitu eta arin erregosi.
5. Garbantzuak gehitu eta 2 minutuz erregosi.

BIGARREN ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
300 g garbantzu, tipula erdia, porru erdia, piper gorri erdia, 2 baratxuri ale, 200 g gula, 100 g ganba, koilarakadatxo bat piperrauts, olioa, gatza.

Zailtasuna                            2

1. Garbantzuak bezperan utzi behar dira ur hotzetan beratzen. Garbitu eta xukatu.
2. Presio-eltze batean garbantzuak, ura eta gatza jarri. Estali eta egosi 40 minutuz. Baso bat salda gorde.
3. Ganbak zuritu. Buruak olio zurrusta batekin erregosi eta atera.
4. Txikitutako tipula, porrua eta baratxuriak bertan jarri eta  errregosi.
5. Txikitutako piperra eta piperrautsa gehitu eta erregosi.
6. Saldarekin busti eta 10 minutuz egosi.
7. Garbantzuak, ganbak eta gulak gehitu eta 2 minutuz egosi.