
ARIN ERREGOSITA
Osagaiak 4 lagunentzat
3 txerri belarri, tipula bat, 2 baratxuri ale, porruaren berdea, ura, oreganoa, koilaratxokada bat piperrauts gozoa edota pikantea, olioa, gatza, oreganoa, hosto bat erramu.
Zailtasuna 2
1. Presio-eltze batean belarriak, tipula, porrua, ura, oreganoa, erramua eta gatza 20 minutuz egosi. Xukatu eta zatitu.
2. Baratxuria txikitu eta ezkaia, piperrautsa eta oreganoarekin nahasi. Olio zurrusta bat gehitu eta nahastu.
3. Belarria aurreko nahasketarekin nahastu eta hozkailuan 2 orduz beratzen utzi.
4. Zartagin bat olio pixka batekin berotu eta belarria, txandaka, arin erregosi.
GISATUTA
Osagaiak 4 lagunentzat
3 txerri belarri, 2 tipula, 2 baratxuri ale, porruaren berdea, 2 hosto erramu, oreganoa, olioa, gatza.
Zailtasuna 2
1. Presio-eltze batean belarria, tipula bat, porrua, erramu hostoak, ura eta gatza 20 minutuz egosi. Xukatu eta zatitu. 400 ml salda gorde.
2. Geratzen den txikitutako tipula eta baratxuriak olio pixka batekin erregosi, su eztitan.
3. Salda eta oreganoa gehitu eta 10 minutuz egosi. Behar adina gatz bota.
4. Belarria sartu eta 5 minutuz egosi. Saltsa arina bada, salda pixka batean urtutako maizena pixka batekin loditu.

«Lo mejor de estos 20 años es que hemos podido seguir viviendo como niños»

Benito Lertxundi 7K-n: «Herri honek behar du osatu, jabetu zer geratu zaion atzendua»

40 Minutu Rock, imajinatzeko gai den herri baten hauspoa
Fermin Muguruza pone Madrid en ebullición con su akelarre antifascista
