
Osakidetzak covid iraunkorra tratatzeko unitate berria irekiko du otsaila bukaeran Basurtuko ospitalean, Alberto Martinez Lakuako Gobernuko Osasun sailburuak berri eman duenez.
Radio Euskadin azaldu duenez, unitate berri horrek sarean lan egingo du EAEko beste osasun zentro batzuekin batera, kasu larri eta konplexuak dituzten pazienteak tratatzeko, eta hiru lurraldeei emango die zerbitzua. Ondoren, Arabako eta Gipuzkoako unitateak zabalduko dira.
Unitate hau Neurologia eta Erizaintza zerbitzuaren ardurapean egongo da, otsailaren erdialdean hasiko da kasuak baloratzen –lehenik eta behin ez presentzialak, profesionalen artean– eta otsailaren 26tik aurrera pazienteei aurrez aurreko hitzorduak ematen hasteko moduan egongo da. «Covid iraunkorraren unitateak kasu larriak eta konplexuak tratatuko ditu bereziki, pazienteen bizi-kalitatea hobetzeko, haien susperraldia sustatzeko eta tratamendu pertsonalizatua eskaintzeko», adierazi du Martinezek.
Osasun sailburuaren arabera, negu honetan ia ez dago covid intzidentziarik, baina udan «gehiago izan da». Neguan gripe kasu gehiago izan direla esan du, ez larriak, txertaketa gehiago izan direlako.

Benito Lertxundi 7K-n: «Herri honek behar du osatu, jabetu zer geratu zaion atzendua»

40 Minutu Rock, imajinatzeko gai den herri baten hauspoa
Fermin Muguruza pone Madrid en ebullición con su akelarre antifascista

Hizkuntza indoeuroparren historiako katebegi galdua aurkitu dute DNA zahar batean
