
‘Botika etxean eskura’ proiektu pilotuari esker Arabako landa eremuan sendagaiak etxez etxe eramango dituzte, «pazientearen arretaren kalitatea hobetzeko eta segurtasuna handitzeko, sendagaien erabilerari eta kontsumoari dagokionez».
Alberto Martinez Lakuako Osasun sailburuak aurkeztu du ekimena ostiral honetan Gesaltza Añanan, Ramiro Gonzalez Arabako ahaldun nagusiarekin eta Milagros Lopez de Ocariz Arabako Farmazialarien Elkargoko presidentearekin batera.
Azaldu dutenez, proiektu pilotu honek farmaziek «osasun agente» gisa duten papera indartuko du, eta horrek «zentzu handiagoa hartzen du landa eremuan». Martinezek adierazi duenez, farmazialarien eta osasun zentroko langileen arteko «komunikazio handiagoko eredu» baten alde egin da, pazienteari arreta hobea emateko «lehentasunezko helburu partekatuarekin».
Gainera, botikak etxeetara eramanda, laguntza premia duten pertsonen erosotasuna handitzea dute helburu. «Enpatia hutsa. Pertsona ahulei bizitza errazteak sendatzen laguntzen du», esan du sailburuak. Bere ustez, proiektu honek «hurbiltasuna eta kalitatea» ekarriko ditu.
‘Botika etxean eskura’ programak pazienteak sendagaiak bere medikuak ezarritako jarraibideen arabera jasotzen, medikazioa kontrolatzen eta sendagaien erabilera okerraren arazoak identifikatzen lagunduko du. Horrekin, dosifikazio sistema pertsonalizatuak prestatzeko aukera emango du.
Proiektuaren aurekontua 125.000 eurokoa da, eta Lakuako Gobernuko Osasun Sailak (95.000) eta Arabako Foru Aldundiko Lurralde Oreka eta Lurralde Antolamendu Sailak (30.000) finantzatzen dute.
Never Surrender, Autobus Magikoa eta Buitraker: Hatortxuk hiru itzulera iragarri ditu

Inoren Ero Ni eta Lisabören eskutik ospatu ditu Bidehuts zigiluak 18 urte

Coppelia, la ‘catedral’ del helado en Cuba, planta cara a la crisis y a la oferta privada

Ménière, una enfermedad invisible que le da un vuelco a la vida
