
Itzulpen laguntzailea martxan jarri duten Tokikom Plataformako webguneen erabiltzaileek bi hizkuntza gehiago dituzte eskura ostiral honetan albisteen titularrak eta sarrerak automatikoki itzultzen dituen sisteman, testuak galegora eta katalanera ere itzultzen baititu, orain arte gaztelerara, frantsesera eta ingelesera egin duen bezala.
Tokikom euskarazko toki komunikabideen saretik jakinarazi dutenez, itzulpen sistema 2024ko maiatzean jarri zen martxan Alea.eus, Erran.eus eta Goiena.eus webguneetan, modu esperimentalean, eta gerora zabaltzen joan da beste hainbat toki komunikabideren webguneetara.
Itzulpen sistemaren helburua ez da toki komunikabideon edukia osorik itzultzea, «euskarazko komunikabideak garelako eta halaxe jarraitu nahi dugulako», baina bai eskaini nahi izan zaie laguntza txiki bat «gugandik gertu baina euskarazko komunitatetik kanpo bizi diren herrikideei, hurbiltzeko aukera izan dezaten».
«Teknologiak zubigintzarako aukera oparoa eskaintzen digu, eta ez diogu horri uko egin nahi izan», azaldu du Tokikomeko Komunikazio eta IKTen zuzendaria den Joxe Rojasek.
Gainera, Tokikomek asmoa du hizkuntza gehiago gehitzeko sistemara, batez ere «gure herrien bueltan mugitzen diren hizkuntza komunitate txikiei euskaldunokin bat egiten laguntzeko».
«Erronka soziolinguistiko zein teknologiko handia da, baina bidelagun egokien bila ari gara lanketa osatu bat egin eta euskal komunitatearen ikuspegitik zentzua duen eskaintza egiteko, teknologiarekiko besterik gabeko liluran jausi gabe», esan du.
Treberen laguntza teknikoarekin garatutako itzulpen sistema hurrengo webgune hauetan topa daiteke: 28 Kanala.eus, Aiurri.eus, Alea.eus, Barren.eus, Berriketan.eus, Drogetenitturri.eus, Erran.eus, GiTB.eus, Goiena.eus, Hiruka.eus, Plaentxia.eus eta Txintxarri.eus.
Never Surrender, Autobus Magikoa eta Buitraker: Hatortxuk hiru itzulera iragarri ditu

Inoren Ero Ni eta Lisabören eskutik ospatu ditu Bidehuts zigiluak 18 urte

Coppelia, la ‘catedral’ del helado en Cuba, planta cara a la crisis y a la oferta privada

Ménière, una enfermedad invisible que le da un vuelco a la vida
