
Eusko Ikaskuntza-Donibane Lohizuneko Musika Sariak banatu dira larunbat honetan Lapurdiko hirian. 2019an sortuak, instituzioak zein hiriak bien arteko engaiamendua sendotzeko helburuz sinatutako hitzarmenaren ondotik, musikarekiko duten atxikimenduari balioa ematen die sariok.
Bi ataletan egiten da sari ematea. Batetik, musikaren alorrean egindako ekarpena errekonozitzeko asmoz ohorezko saria eskaintzen da. Aurtengoan, Benito Lertxundiri (Orio, 1942) eman zaio (artistak ezin izan du sari ematean egon), hamarkada luzez egindako lan eskergak euskal kulturaren sinbolo bihurtzera eraman duelako.
Izan ere, ‘Orioko bardoa’-k pasa den azaroan iragarri zuen, 82 urterekin, oholtzei agur esaten ziela. 60 urteko ibilbidearen baitan, hamaika disko, kantu eta proiektu eraman ditu burura. Ez Dok Amairu taldearen sortzaileetako bat izan zen eta euskal musikaren historian mugarri diren kantuen sortzaile izan da.
Gazte saria
Lertxundiren kasuan bizi osoko ibilbidea ohoretu bada, sariok belaunaldi gazteagoen emanari ere errekonozimendua eskaini diote. Hartara, Gazte saria Txomin Dhers musikariak jaso du.
1989an Donibane Lohizunen sortua, txalapartaria da izatez. Urruñan bere amatxirekin izan zuen musikarekiko lehen lotunea, organista baitzuen hura. Piano ikasketak egin zituen txikitatik eta 14 urterekin txalaparta lantzen hasi zen, Hondarribian lehenengo, Koldo Zorzabalbere eta Jon Galdos irakasle zituela, eta Jean-Claude Enriquek Ziburun sortu zuen txalaparta eskolan ondoren.
Musikari esker Europako txoko askotan ibilia da, Eskozian, Alemanian, Grezian edota Estatu frantsesean, esaterako. Gaur egun egitasmo desberdinetan parte hartzen du, izan txalapartari gisa edo teklatuan. Kimu, Mairu, Xiberoots edo Basabi dira aipagarrienetako batzuk.

A la imposible búsqueda de una personalidad caleidoscópica

Ménière, una enfermedad invisible que le da un vuelco a la vida

Hasi da Tolosan umore eta mozorro festa, lehen aldiz emakume bat alkate dela
.jpeg)
«Ez naiz ez romanista ez laziale, baina ondo ezagutzen ditut hemengo ultrak»
