
Adimen Artifizialeko eta neuromarketineko teknikak erabiliko dituen berrikuntza proiektua jarri du abian Basque Food Clusterrek. Xedea sukaldaritzaren sektorean plater eta kontzeptu gastronomiko berriak sartzean haien arrakasta maximizatea da.
‘GastroMind’ proieiktuak aurpegi azterketaren bidez emozioen eta portaeren detekzio eta identifikazio tresnak erabiliz herritarrek sortzen diren plater berrietan duten interesa ezagutzeko aukera emango du, merkaturatze orok dakarren porrot arriskua murrizteko.
Honako ekimena Basque Food Clusterrek, Basque Culinary Center Innovationekin eta Prosumerlabekin lankidetzan garatua izan da eta Gipuzkoako Aldundiaren finantzaketa jaso du Sukalberri programaren bidez.
‘GastroMind’-ek ‘GastroFood’ proiektuaren lekukoa hartuko du. Azken honen helburua Gipuzkoako ostalaritzaren lehiakortasuna sustatzea zen. Kontsumo joerak aztertu ondoren, elikagaien industriako enpresek ostalaritzako establezimenduei eman ahal izango zizkieten zortzi kontzeptu gastronomiko garatu ziren: prestatutako haragi piezak, tenperatura baxuan prestatutako haragiak, adobatuak eta marinatuak, guarnizioak, arrainen eta barazkien oinarri liofilizatuak, betegarri etnikoak, partekatzeko postre duoak eta beste soluzio gastronomiko integral batzuk.
‘GastroFood’-etik ateratako kontzeptu horiek kontsumitzaileengan sortzen duten interesa ebaluatuko du ‘GastroMind’-ek, Adimen Artifizial sortzailea eta neuromarketina erabiliz. Sukaldaritza tradizionaleko negozioetara eta pintxo tabernetara egokitutako errezetetan kontzeptu horiek aplikatzen laguntzea izango da BCC Innovationeko talde gastronomikoaren lana.
Lehenik, hasierako ideia horiek irudi eta izen erakargarriak eta ezagutzeko errazak izango dituzten plater eta menu zehatzak bihurtuko dituzte, bezeroen nahiekin bat etorriz, eta horiek kontuan hartzen dituzten kartak osatuko dira. Kontsumitzaileek duten errakzioa eta interesa neurtzeko neuromarketineko teknikak erabiliko dira, eta hor izango du zer esana Prosumerlabek.
Izan ere, honek kontzienteak ez diren erreakzioak identifikatzea ahalbidetuko du, hala nola, garunaren jarduera edo aurpegiaren adierazpenak, kontsumitzaileen lehentasunen eta motibazioen ikuspegi sakonagoa lortzeko. Horri esker, elikagaien industriak testatzeko potentzial handiena duten kontzeptuak identifikatu ahal izango dituzte.
Proiektu berri honek ostalaritzako enpresetan eragin nabarmena izatea espero da, merkatuaren lehentasunekin eta publiko berrien irismenarekin zerikusia duelako. Elikagaien industria eskala handiko ekoizpen prozesuak errazteko gai da, eta horrek ostalaritzako kostuak murriztuko lituzke. Beraz, ‘GastroMind’ ekimenarekin lortu nahi dutena da ostalaritzak sukaldaritzan denbora aurrezten duten eta kostu operatiboak murrizten dituzten soluzioak lortzeko oinarriak jartzea, kalitateari eutsiz, eskaintza zabalduz, eta baliabide gehiagoetan inbertitu beharrik gabe.

‘Putos Nazis’, adelanto del nuevo álbum de los siempre combativos RadioCrimen

«‘La llama de Arratia’ es la suma de un montón de detalles»

Bizkaia pedalea para alcanzar los 365 kilómetros de bidegorris en 2035

OCU pide mejorar el decreto de comedores escolares: más verduras y cocinas en el propio centro
