
Bederatzi lagunek osatzen dute Bide Bakarra taldea. Asko dira, baina taldekiren bat ohituta egongo da gisa horretan oholtzan agertzera, izan ere Raimundo El Canastero taldean ere aritzen da Imanol ‘El Caete’ Viñaras.
Raimundo El Canastero taldekoei salaketa jarri zien iaz UPN alderiko Lizarrako alkate Marta Ruiz de Aldak, ‘Beef D'Alda’ deituriko kantuagatik gorroto delitua egotzi asmoz. Lizarrako txoznak 28 urtez egon ziren tokitik mugitzeari erantzuteko modua izan zen abestia. Hala, larunbat honetan, otsailak 8, elkartasun jaialdia izango da Lizarran eta haren ostean arituko da Bide Bakarra taldea.
Izan ere, egun guztiko egitarau oparoa antolatu dute adierazpen askatasuna defendatu asmoz baina, gauean, La Bota Rocken emanaldia izango da Lizarrako La Bota peñan bertan. Hiru talde horietako bat Bide Bakarra taldea izango da, ‘Hiru marra’ lan interesgarriarekin berriz ere eszenan agertu zena iaz.
Bost kantuz osatutako disko bat kaleratu zuten lizarratarrek eta rap metala egiten dutela argi erakutsi lehen abestitik. ‘Zein da’ kantuak zabaltzen du diskoa, gitarra distortsionatuen artean diskoen scratchak nabarmentzen diren abestia. Egun polizia izatera gazte askok eman duen pauso horri buruzko kritika bat biltzen du abestiak indar eta amorru handiz.
‘Ez da betirako’ dator atzetik, baxuaren presentzia nabarmeneko kantua, sampler, rap zati eta erritmo jostariek osatzen duten abestia. ‘Gorroto zaituztet’ kantuan, berriz, metal estiloari ukorik egin gabe hip-hop oinarri bat osatzen dute musikariek, hitzetan «itxurakeriak nazka» ematen diela abesten duten bitartean.
Bake faltari egiten diote erreferentzia ‘Ez zen izan’ kantu pisutsuan eta ‘Ura’ abestiarekin ixten da EPa. Azken kantu honetan post rockaren zantzu batzuk erakusten dituzte, baita Nu Metalaren erreferentzia izan diren Papa Roach, Limp Bizkit edota Linkin Park taldeen unibertsoa ere.
Maiatzean elkartu ginen Katakrak liburutegian Bide Bakarra taldekoekin eta orduko elkarrizketa entzuteko moduan duzue goiko aldean. Kokein eta Sodade taldeekin izango dira La Bota Rock jaiaren aurtengo edizioan, otsailaren 8an, larunbatarekin. Azken bi talde horiek ere disko berri bana aurkeztuz. Aukera bikaina, bereaz, Nafarroako bihotzera gerturatu eta elkartasun egun eder batean parte hartzeko.

«Todo ha cambiado mucho, pero el capitalismo sigue siendo implacable»

Hatortxuk erronka jarri dio euskal gizarteari: 7.049 boluntario biltzea agur festarako

Absuelto el exguitarrista de Lendakaris Muertos que fue acusado de agresión sexual

NAIZek esklusiban aurreratu zuen Hatortxu Rocken ‘Bi t'erdi’ bideoklipa sarean da jada
