NAIZ

‘Todos somos sardinas’ izango da Bilboko 2025eko Aratusteen irudia

Elena Echeverría Arenilla autorearen lana irabazle atera da sei finalisten eta edizio honetako kartelen lehiaketara aurkeztu diren 185 lanen artean. Aratusteak otsailaren 27tik martxoaren 4ra ospatuko dira Bilbon.

Bilboko Aratusteen irudiaren aurkezpena.
Bilboko Aratusteen irudiaren aurkezpena. (BILBOKO UDALA)

Otsailaren 27tik martxoaren 4ra izango diren Bilboko 2025eko Aratusteak iragarriko dituen kartela aurkeztu dute ostegun honetan. Oraingo honetan, ‘Todos somos sardinas’ izeneko obra, Elena Echeverrría Arenillak diseinatuta, iragarriko du jairik ausartena. Diseinu irabazlea sei finalisten artean gailendu da, hiritarrek aurrez aurre eta online emandako botoei esker (%66ko pisua izan dute azken erabakian) eta epaimahaiaren irizpideari esker (%33koa izan da).

‘Todos somos sardinas’ (Elena Echeverrría Arenilla)

Beste kartel finalistak hauek izan dira: ‘Que viva la calle’, ‘Un juicio con sorpresa’, ‘Inauteri koplak kantari’, ‘Jauzi hirukoitza’ y ‘Volando voy’.

Aurreko edizioetan bezala, epaimahaiko kideek sei kartel finalistak aukeratu zituzten aurkeztutako 185 proposamenen artean. Lanak leku desberdinetatik iritsi dira: 43 Bilbotik, 56 Euskal Herriko beste toki batzuetatik, 74 espainiar Estatutik eta 12 frantziar Estatutik, Alemania, Ekuador, Kuba, Txile, Argentina, Mexiko, Kolonbia eta Dominikar Errepublika herrialdeetatik. Ondoren, herritarrek botoa eman dute, pasaden ostiralerarte aurrez aurre Abandoko Barrutiko Udal Zentroan eta igandera arte, online, Bilboko Udalaren webgunean. Epaimahaiak gaur goizean egin du bozketa.

Edizio honetan epaimahaia honako hauek osatu dute: Itziar Urtasun, Jaietako Batzorde Mistoko presidente eta Jaietako zinegotzia; Asier Abaunza eta Xabier Jimenez, zinegotziak; Irati Cifuentes, Bilboko Konpartsen ordezkaria; Helena Lopez, Uribitarte40 aretoko arduraduna; Sandra Atutxa, kazetaria; Maylin Vergara, ekintzailea eta emakume migratuen hazkunde pertsonalerako eta ekintzaletzarako orientatzailea; Teresa Azkona, Triangulo Publicidadeko Arte Zuzendaria eta Gemma Martínez, aktore eta zuzendaria.