San Frantzisko, etxerik gabekoen amerikar ametsa
Lehen, San Frantzisko hiri moderno handi bat zen, baina, pandemiaz geroztik, okerrera egin du nabarmen. Orain amesgaizto bat da, ‘The New Yorker’ aldizkariak deskribatzen duen moduan. Etxerik gabeko pertsonen kopuruak bost aldiz gainditzen du AEBetako batez besteko nazionala.
San Fratziskon, etxebizitzen prezioak eta alokairuak gora egin dute pixkanaka, AEBetako altuenen artean kokatuz, eta fentaniloak (morfinak baino 100 aldiz potentzia biziagoa duen opioideak) sortutako drogazale kopuru handiak, etxerik gabekoen egoerak eta turismoaren gainbeherak kalte handia egin diote bertako ekonomiari.
Gainera, arropa eta janariaren, hezkuntzaren, osasun-asistentziaren, aisialdiaren eta garraio-zerbitzuen prezioa herrialdeko batez bestekoa baino %19,8 handiagoa izan zen 2022an, eta etxerik gabeko pertsonen kopuruak bost aldiz gainditzen du AEBetako batez besteko nazionala.
2020an, pandemiak eragindako kaltea zela medio, bidaia gehienak bertan behera gelditu ziren, eta horrek 8.000 milioi dolarreko kaltea ekarri zizkien hiriari eta tokiko negozioei. Egungo hiriaren segurtasun eza dela eta, turismoaren sektorea ez da oraindik oneratu: «Batzuk beldur dira San Frantziskora etortzeko, baina ez dakite arazo gehienak eremu isolatuetan daudela», diote ostalaritzan aritzen diren askok.
Fentaniloaren etorrera
Fentaniloaren etorreraren eraginak okerrera egin du San Frantziskoko erdiguneko egoera. Lehen heroina-saltzaileak baino ez zeuden, baina, gaur egun, opioide sintetiko honen gameluak kalera atera dira, eta sarritan taldeen arteko gerrak egiten dituzte. 2023an, Kaliforniako estatuak bederatzi milioi dosi fentanilo hilgarri baino gehiago konfiskatu zituen.
Bestalde, teknologiaren aurrerapena ere aipatu behar da. Izan ere, ikasketarik ez izateak handitu egin du aberatsen eta pobreen arteko arrakala; gero eta zailagoa izaten zaie titulurik gabekoei lanpostu bat aurkitzea. Teknologia oso txertatu da San Frantziskon, eta aldaketa teknologiko horien berri ez bazara, atzean geratu ohi zara.
Arazo metaketa hori gutxi balitz, hiriko zikinkeria ere ezin daiteke utzi aipatzeke. Espaloi asko zikin daude, gizaki eta animalien kaka-mokordoez, eta horrek jendea haserre eta lotsarazten du. Lehen, bertakoek San Frantziskokoak zirela oso harro esaten zuten. Egun, lotsatuta daude.
San Frantziskon 8.000 bat etxerik gabeko pertsona daude, eta tokiko gobernuak 14.000 milioi dolar bideratu du (aurrekontuaren %5) etxegabetzeei aurre egiteko. Hiriko biztanleen %1 etxerik gabe dago, Estatu Batu osoko %0,2-rekin alderatuta, ‘Financial Times’en arabera. Tenderloin auzoak du homeless gehien. Gaur egun, San Frantziskon, apartamentu baten hileko alokairua ia 3.000 dolar da, eta etxebizitza baten salmentaren prezioa 1,32 milioi, nazioko batez bestekoa baino %214 garestiagoa.
Auzitegi Gorenak eztabaidan izaten du legezkoa den etxerik gabeko pertsonei isuna jartzea kalean lo egiteagatik, herrialdeak etxerik gabekoen errekor historikoak ditu-eta. Trumpen asmoa, bitartean, etxegabeak, drogazaleak eta arriskutsuak kaletik kentzea da. «Etxerik gabeko pertsonek ez dute eskubiderik parke eta espaloi guztiak bizileku hartzeko, ezta bertan drogak kontsumitzeko ere», esan zuen Trumpek 2024an sarean argitaratutako kanpainako bideo batean. Gavin Newsom-ek, Kaliforniako gobernadoreak (Alderdi Demokratakoak), kontu gehienetan Trumpen etsai handienetakoa denak, ia gauza bera esan du.
Hiri handi guztietan presente dagoen baina politika nazionalean ikusezina den gehiengo baztertuak ziurrenik ez zuen bozkatuko azaroko presidentetzarako hauteskundeetan. Izan ere, horretarako ezinbestekoa da posta-helbide batean erregistratuta egotea, eta horrelakoek ez dute halako pribilegiorik. Hauteskundeetan etxerik gabekoak ez dira irabazi beharreko botoak, kanpaina egiteko gaia baizik. Etxegabetze-aginduak behera egin zuen 2015ean, eta berriro gora egin zuen Donald Trump presidente zelarik, nabarmen okerrera egin zuen arte. Orain itxoin behar, etxerik gabekoen ametsak non egingo duen lo, baina ez dute erraz izango.

«Nire bizitzan lanari energia gehiegi eskaini diot, eta horrek gaixotu nau»

ETS agota en tres horas las 15.000 entradas de Madrid y se lanza también a por Barcelona

NAIZ: MUSIKA, kanal berri bat gure komunitateko berrienentzat

Egunean Behin arrakastatsuaren ildotik, tokiak identifikatzeko jokoa plazaratu dute: Tagzania
