
LEHENENGO ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
800 g bruselaza, tipula erdia, 3 baratxuri ale, olioa, gatza, piperbeltz beltza.
Zailtasuna 2
1. Bruselazak urarekin garbitu eta lehortu, dituzten kanpoko hostoak eta zurtoina kendu. Handiak badira erditik moztu.
2. Eltze batean ur ugari eta gatza berotu. Irakiten hasten denean, Bruselazak sartu eta 3 minutuz egosi, ez dute gehiegi egin behar. Xukatu eta ondo lehortu.
3. Zartagin batean olio zurrusta bat berotu eta txikitutako tipula erregosi.
4. Azak gehitu eta 2 minutuz arin erregosi.
5. Txikitutako baratxuriak gehitu eta minutu batez edo erregosi, baratxuriak gorritu arte. Gatza eta piperbeltz beltza bota.
BIGARREN ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
800 g bruselaza, tipula bat, sagar bat, olioa, gatza, pierbeltz beltza, albahaka.
Zailtasuna 2
1. Bruselazak aurreko errezetan esan dugun bezala prestatu eta egosi.
2. Zerrendatan moztutako tipula olio pixka batekin erregosi, su eztitan.
3. Sagarra zuritu eta dado txikitan moztu. Tipularekin batera jarri eta 5 minutuz edo erregosi, sagarra bigundu arte.
4. Azak gehitu eta gatza eta piperbeltz beltza bota. 2 minutuz arin erregosi.
Plateretan azak jarri eta gainetik txikitutako albahaka bota.

«Egun ia ezinezkoa da musika gaizki jartzea, ekipoak egiten du ia dena»

NAIZek esklusiban aurreratu zuen Hatortxu Rocken ‘Bi t'erdi’ bideoklipa sarean da jada

«Zer garen edertasunetik eta emoziotik esan nahi izan dut»

Hallan a 124 años luz el indicio más fuerte detectado hasta ahora de vida extraterrestre
