Amagoia Bilbao

Odolostez beteriko untxia labean erreta

GETTY IMAGES
GETTY IMAGES (GETTY IMAGES)

Osagaiak 4 lagunentzat
Untxi bat, olioa, gatza, piperbeltz beltza. Betegarria: tipulatx bat, 150 g odoloste, 25 g pinazi, 25 g mahaspasa, olioa. Saltsa: Untxiaren hezurrak, zatitxo bat porru, tipula eta azenario, 100 ml garagardo beltz, maizena.

Zailtasuna                        3               

Betegarria:
1. Txikitutako tipulatxa olio pixka batekin erregosi, su eztitan.
2. Pinaziak gorritu, su oso eztitan. Mahaspasak txikitu.
3. Odolosteari azala kendu eta papurtu. Tipulatxari gehitu eta arin erregosi. Pinaziak eta mahaspasak gehitu eta nahastu.
Saltsa:
1. Barazkiak garbitu eta zerrrendatan moztu. Eltze batean olio pixka batekin erregosi.
2. Hezurrak gehitu eta arin erregosi, gorritu arte.
3. Urarekin estali eta ordu betez egosi. Xukatu.
4. Salda pixka batean maizena pixka bat urtu. 200 ml salda eta garagardoa berotu, maizena gehitu, nahastu eta 2 minutuz egosi.
Untxia:
1. Untxia betegarriarekin bete. Gatza eta piperbeltz beltza bota eta kordel batekin lotu.
2. Labeko azpil batean jarri eta salda pixka bat bota. Labe beroan sartu, 190 gradutan, 20 minutuz.
3. Buelta eman eta beste 15 minutuz erre. Gainetik noizean behin salda pixka bat bota.
4. Untxiari kordela kendu eta xerratan moztu.
Plateretan untxi xerrak jarri eta gainetik saltsa beroa bota. Boniato purearekin lagundu.