Amagoia Bilbao

Ilar krema hotzak mendarekin

GETTY IMAGES
GETTY IMAGES (GETTY IMAGES)

LEHENENGO ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
500 g ilar, 80 g ogi, 400 ml ur, 50 ml ardo zuri ozpin, olioa, gatza, menda, oreganoa. 8 txirla.

Zailtasuna                        2              

1. Menda eta oregano pixka bat urarekin 20 segunduz egosi. Xukatu eta ura gorde.
2. Ilarrak zuritu. Azalak ur pixka batekin egosi. Irabiagailuarekin nahasi eta txanotik pasatu.
3. Gordetako uretan ilarrak 2 minutuz egosi, atera eta hozten utzi. Salda gorde.
4. Ontzi batean ogia, salda pixka bat, menda, ilarrak eta ozpina nahastu eta 2 orduz beratzen utzi.
5. Aurreko nahasketa irabiagailuarekin nahasi eta azalen purea eta ilarren salda gehitu. Behar adina gatz bota eta txanotik pasatu. Lau ontzitan banatu.
6. Txirlak lurrunetan ireki, oskolak kendu eta gainean jarri.

BIGARREN ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
500 g ilar, tipulina erdia, sagar berde erdia, 500 ml ur, 2 koilarakada ozpin, 3 koilarakada olio, gatza, 4 hosto menda.                                                                             

Zailtasuna                        1               

1. Ilarrak zuritu. Azalak urarekin 4 minutuz egosi eta xukatu. Ur bertan ilarrak eta menda sartu eta 4 minutuz egosi. Hozten utzi.
2. Sagarra eta tipulina gehitu. Irabiagailuarekin nahasi eta txanotik pasatu.
3. Olioa eta ozpinarekin irabiatu. Behar adina gatz bota.
Krema lau ontzitan banatu eta menda hostoekin apaindu.